Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
uxter 1 izond samurra.
Uxterrago, goxoago nolazpait, legunago, hori erraiten ahal ere batere deus zailik edo latzik ez duen zerbaitentzat. Herria 2005-09-01
Zure begiek gogor behatu zidaten orduan, baina baita urrikiz ere: behako bihozbera bat zen... behako uxter bat, bai, bere gogorrean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 398. orr.
Orduan erraza dena da biguna, uxterra, leuna, hauskorra, gozoa, amultsua eta horiek denak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 103. orr.
Euria uxterrago izanen da. Herria 2005-08-04
2 (adizlagun gisa)
Ez anaiarekin baketzeko asmotan eta ez harekin bihozbera eta uxter jokatzeko disposizionean, baina eztitasunik gabe eta mendekos. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 330. orr.