Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
uxatzaile 1 izond/iz aipatzen dena uxatzen duena.
Izan ere, kaltea, nahiz eta txikia, ezinbestekoa denean, giza grinen uxatzaile da, eta, aldiz, itxaropena [...] arriskuaren ideiaren urruntzaile. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 74. orr.
Are maizago orain, futbolaren aipamen soila gogoeta beltzen uxatzaile hutsezintzat hartuko balute bezala. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 68. orr.
2 (hitz elkartuetan gailua adieraziz)
Osaba Kamilek aulki batean esertzeko usadioa zuen, bere denda-zuloaren atarian, eta lozorroan egoten zen, euli uxatzailea bularraldean hartua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.