Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Piztiaren bat ibiliko zen uxarka. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 206. orr.
Zerrama hark, hondakin-pila batean uxarka ari zela, txito bat irentsi zuen bidenabar. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.
Harresiaren oinarria iragan dut bizkarra urduriaren urduriz urratuz, gorantz hasi naiz ostera, uxarka kafazka aztarrika, sator baten moduan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 20. orr.
Ateari uxarka zezena, neskak irazkian ehotzen, mendi urruna ketan, eta marruka idi gorria. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 251. orr.
Harakinak behorrarenean bezain leun ibili zuen eskua txaluparen sabelean harat-honat nire lagunei kasurik egiteke, sudurpera ekarri zuen, gero uxarka egin zuen gilan eta albaoletan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 138. orr.