Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tribuko emakumeak hasten dira, denak batean garraixi zorrotz ikaragarriak egiten, haizea izutzeko eta uxarazteko. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 139. orr.
Erdi Aroko sarrazenoen inbasioaz geroztik nonahi ugaldu ziren moroak lurrotan, Espainiaren arrakonkista omen zenekoan uxarazi zituzten arte. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 140. orr.
Baina Anaia Gutiek uxarazi egin zituzten Parmatik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 78. orr.
Etxenagusi aberatsak bete neskame pobreak, herritik uxarazi ondoan, nonbaitean nolazbait hazitakoa. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 63. orr.
Ni neroni ikusia bainago mutikotan, Goizuetan, Benaisoroko alorrean, beleak artotik uxarazteko, belezomorroak paratzen. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 77. orr.
Fetitxismo guztiak uxarazteko modukoak dira Hemingwayren itxura onkotearen erreklamora eskaintzen dizkidaten plateren prezioak. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.
Aingeru irizte hark edozein susmo uxarazten ziola-eta, kontent izaten ei zen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 307. orr.
Paisaian Mariasunen oroitzapena uxaraziko dian zerbaiten bila hasi haiz, baina begirada behin eta berriro garabietara joan zaik, zeru grisaxkaren azpian, urrutira. «Bizia lo», 2003 - 127. orr.