Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
uxaldi iz uxatze aldia.
Ehizan ohitutako jendea da, mendiko piztien uxaldiak egiten dituzte, eta harrapatzen dituzten otsoak eta gainerako piztiak akabatu. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 55. orr.
Ehiza erakundeei erran zien uxaldia debekatu behar zutela. Berria - Euskal Herria 2004-11-14
Uxaldietan animaliak mugiarazten dituzte, eta gero animalia horiek euren eremuetara itzuli behar dute, errepideak zeharkatu behar dituzte. Berria - Euskal Herria 2006-02-14