Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Utzikeria dirudiena, ez zen beti utzikeria izaten: askotan, bizitzaren beste ikuspegi bat zen, errespetu bat bizirik zeuden izaki guztienganako. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 59. orr.
Zekenkeria jazartzen zaio gizaki honi, lizunkeriak suntsitzen du, handikeriak txunditzen du, harropuzkeriak haizez puzten du, inbidiak torturatzen du, utzikeriak lozorrotzen du. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 116. orr.
Itxurarekiko balizko kezka hura ez zetorren bere artilezko jertse zirtzilduarekin, bere utzikeriarekin, bere zarpailkeria orobatekoarekin bat. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 18. orr.
Beren utzikeriagatik eta axolagabekeriagatik, inoiz ere ez zirela jaikiko egoera makur hartatik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 278. orr.
Duela hilabete uste genuen historian lehen aldiz ETA ez zela Legebiltzarrean egongo, baina Espainiako Gobernuaren utzikeriak eta arduragabekeriak bidea eman diote. Berria - Harian 2005-04-18
Norbaitek kaleetan dauden zuloak markatu ditu, Udalaren utzikeria salatzeko, eta salaketa hedabideetan ateratzea lortu dute. Berria - Gaiak 2006-02-12
Medikuen utzikeria probatzen bada, zigorra saihestezina da. Berria - Gaiak 2006-04-05
Begirada gogorra zeukan eta beharbada horrek piztu du nigan huts egin izanaren sentipen tamalgarria, aitarekiko izan dudan utzikeria gogoratuz. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 33. orr.
Azken buruan aszesi bide bat ere badelako utzikeria hori; nondik begiratzen zaion. «Kuskue tanden», 2004 - 22. orr.
Maltzurtasun nola-halako baten muga-mugan zegoen, horratik, utzikeria hura. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 101. orr.
Utzikeria dela medio eta politika egokien faltan, galtzear dauden eta gure sukaldaritzaren betiko funtsa diren espezie eta produktu naturalak berreskuratzea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 163. orr.
Haien utzikeria zuzendu baino, haien jarduera mugatu beharra zegoen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 227. orr.
Geroztik gogotik berdindu dut garai hartako utzikeria, eta gainera, zer arraio!, ez al da ederra ezer ez egitearen plazerra, axolagabeziaren goxoa? Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 85. orr.
Semearenganako utzikeria argudiatuz, Kristinari auzi eman eta Unairen zaintza eskatzea, horra zer ibili zitzaidan, istant batez, gogoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.
Zuzendu ditut kopiatzaileen utzikeriak tartekatu dituen okerrak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 82. orr.
Leude baten nagikeria edo utzikeriatik atera ezin zutena, apezpiku baten zelotik eta arreta ekiletik aterako zutela uste zuten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 331. orr.
Erabaki faltaz edo utzikeriaz edo bestelako arrazoiz, ez nintzen ezkondu. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 203. orr.
Eskubide horietako asko utzikeriaz galdu dituzte. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 246. orr.
Erasoak saihesteko Gobernuak utzikeriaz jokatu zuen ari da ikertzen batzordea. Berria - Mundua 2004-03-24
Horma gainetik ihes egin zien baloiak halako batean, izan ere sarea zuloz josita baitago, utzikeria hutsez. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 117. orr.
Platanoen itzalpean dagoen aulkian jartzen naiz, gorputzaren utzikeria goxoak izpiritu osoa husten didala denbora berean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 95. orr.
Administrazioak gai honen inguruan utzikeria nabarmena erakutsi duela garbi ikusten da. Berria - Euskal Herria 2004-03-31
Itunaren edukia bultzatu eta negoziatu zutenen utzikeria garbia uzten du horrek agerian. Berria - Ekonomia 2004-04-27
Euskaldunok geure gorabeherez izan dugun utzikeria kronikoaz eta hemengo burgesia etxekalteaz. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 130. orr.
«Utzikeria kriminalagatik» akusatu ditu Errusiak Ipar Osetiako bi polizia buru eta Ingushetiako bat. Berria - Mundua 2004-10-28
Erabakiak karta zuria ematen die suizidei, Jerusalemen hautatu eta hautatuak izateko, eta utzikeria diplomatikoa da. Berria - Mundua 2006-01-11
Alkateak aitortu zuenez, Zigoitiako Udala kobazuloaren sarbidea mugatzen saiatu bada ere, ez du lortu, eta egun, «utzikeria erabatekoa da». Berria - Euskal Herria 2006-04-14
Hari buruz, «erabateko utzikeria» izan zuela ondorioztatu du. Berria - Ekonomia 2004-04-27
Urte luzez sekulako utzikeria pairatu dute bertako bizilagunek. Berria - Euskal Herria 2006-04-23
Sofistikatua baina ez gehiegi, utzikeria-ukitu ondo estudiatu batzuekin. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.
Divisionek utzikeria puntu batekin kantatzen zuena desegin eta punk psikodelikoaren bidetik egin dugu, sentsualitate eta indar handiagoarekin. Berria - Kultura 2004-04-02
Espainiako gobernu ezberdinen urteotako kudeaketak eragindako egungo utzikeria egoerarekin amaitzeko. Berria - Euskal Herria 2004-09-29
gobernuaren utzikeria salatu (3); nafarroako gobernuaren utzikeria (3); utzikeria salatu (13); utzikeria salatu dute (4); utzikeria salatzeko (3)