Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

utziezin 1 izond ezin utzizkoa.

Aita santua, bere karguko eginbide utziezin batengatik, Perugiara joan beharrean gertatzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 262. orr.

Handik sortuak dira armiarmak, eta oraindik ere haria egin eta ehuteko joera utziezina dute.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 194. orr.

Eginbehar utziezina bete beharra daukaala, semea amarekin lotzen duena baino are sakratuagoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 191. orr.

Naturak kemen itzalezin batez hornitu bazaitu, zeure burua defendatzeko eskubide utziezin bat eman badizu, [...].  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 59. orr.

Handik sortuak dira armiarmak, eta oraindik ere haria egin eta ehuteko joera utziezina dute.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 194. orr.

Barruan daramazun haurra esnarazten dizu, zeuk duzun onena, absolutuaren gose-egarria, gizadi berri baten amets utziezina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 939. orr.

Agerpen ororen bilkura osoa lege utziezina denez gero izadiaren testuinguruan, orduan honek askatasun oro deuseztatuko luke, burugogorki agerpenen errealitateri eutsi nahiko bagenio.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 201. orr.

EB-IUren iritziz «utziezina» da autodeterminazio eskubidea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Hori garaiko pentsaera arrunta da, baina, hala ere [...] utziezina dugu Volksgeistaren filosofia klasikoetatik zein urrunduak gabiltzan berriro oroitaraztea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 100. orr.

2 utziezineko, utziezinezko izlag utziezina.

Frantzisko utziezineko utopia bezala ageri zaigu, betiko Ebanjelioaren utopia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.

Sendo erabakita bere kristau-esperientzia eta proiektuaren oinarrizko eta utziezinezko puntuak indar guztiz defendatzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus