Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

utopia 1 iz errealitatea kontuan hartzen ez duen gizarte- edo politika-xedea; ezin gauzatuzkoa dirudien asmoa edo ideia.

Thomas Morek marraztu utopia hedatzen ari zitzaigun lurrean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 186. orr.

Komunikazio totala utopia bat da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 363. orr.

Landatartasunaren ikusmolde paradisutar, edenikotik begiratzen zaio orain unibertso horri, landa-giroko bizimoduaren utopia (eta ukronia) delakoan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 99. orr.

Mende honetako eskandalu nagusia hauxe besterik ez da: Kristautasuna kristauentzat utopia bat dela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.

Ezkerraren aldetik, bakearen utopia zegoen betidanik; eskuinaren aldetik, ostera, suaz eta odolaz eraikitako Israel handiago baten utopia zegoen.  Berria - Harian   2006-03-30

Ez dakigu zenbateraino onartzen zituen Paris eta Paristik agintzen zioten liberté, égalité eta fraternité idealen utopia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 41. orr.

Gizarte komunistaren utopia piztu zuten pentsalariak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 84. orr.

Hizkuntza asmatzeko askatasunak, ordea, talaia urrutiratzea eskatzen du -irakurri, begiratu, hausnartu...-, errealitatea eta utopia kontrastatuko badira.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.

Euskal unibertsitateak utopia dirudi orain, baina utopia ziruditen bere garaian, ikastolek, helduen euskalduntzerako sareak, euskarazko egunkariak eta beste hainbat egitasmok ere.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Duela bost hilebete utopia zena egia bihurtu du.  Berria - Kultura   2004-11-24

Ederra da beti utopia, utopia den bitartean.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 174. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eta zure utopia txiki hori, zein lekutan egongo litzateke?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 124. orr.

Chavezen utopia handia zera da, Venezuelan klase ertain zabala lortzea, hau da, behekoak igotzea, eta goikoak jaistea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 113. orr.

Bizia, irudimena eta maitasuna utopia eder bakar bati ematen badizkiozu, [...] idealaren eta dagoenaren arteko amildegiak irentsiko zaitu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 16. orr.

Lehengo ETAren utopia internazionalista eta sozialista, ekonomia globalaren nahia, justizia sozialarena, nazioen arteko ordena, eta abar, hor daude denak zain.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 131. orr.

Geure modernitatearen poeta da [Aresti], utopia antifrankistaren kontrako idazle, nazionalismo berri baten ordezkari.  Berria - Kultura   2004-07-25

Sobiet Iraultzak utopia berri bat sortu zuen munduan, gizarte justu eta klaserik gabeko baten utopia alegia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 136. orr.

Banan-banan garbitu zituen [hiesak] gazte deserrotuak eta ez-konformeak, politikaz etsia hartutakoak, utopia iraultzaileez nazkatuak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 92. orr.

Unamuno etorkizunetik ere iraganera konbertitu da [...] utopia historiko guztietatik salbaziozko esentzialismo katoliko eta espainolera.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.

Egun, inoiz baino gehiago apika, utopia praktikoen beharrean gaude.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 154. orr.

Bai, Virgilio: gure utopia zekenen gainetik, heriotza saihesteko behar goria dugu, betiereko itzuli bat eraikiz bizian, eta ez hilean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 87. orr.

Aipatu berria dugun elkarren kontrako definizio multzoak garbi uzten du utopia hutsa dela horrelako ahalegin bat egitea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 261. orr.

Utopia edo kimera liberala izan da, azken beltzean, gizadiak XX. mendean sufritu dituen bi mundu gerra bortitzen eragile nagusietakoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 100. orr.

Egungo utopia, biharko errealitate.  Herria   2003-11-06

Frantzisko utziezineko utopia bezala ageri zaigu, betiko Ebanjelioaren utopia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Uste honek utopia itxura badu ere, nire terminologiaz Euskal Unibertsitatea euskal kultura eta hizkuntzaren alma mater izan beharko litzatekeen euskarazko unibertsitatea da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Ni amets bat izan nintzen zuretzat, nolabait, ez dakit gaztaro galdua berreskuratzeko sinboloa ala plazer haragikoien promesa lausoa, baina utopia moduko bat azken batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

utopia bat da (4); utopia berri (3); utopia hutsa (6)

utopiaren alde (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus