Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adimena ezagutza positiboaren ahalmena da (utilitatearena), arrazoimena espekulazioarena (egiarena). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.
Gisa berean errepikatzen da, gizakiak bere utilitatea maximotuz hartzen dituela kontsumo erabakiak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 81. orr.
Utilitarismoa "teoria moral bat da, zeinaren arabera ekintza bat zuzena izango baita baldin eta bakarrik baldin utilitate printzipioari jarraitzen badio". Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 205. orr.
Ekintza batek utilitate-printzipioa betetzen du baldin eta bakarrik baldin hura aurrera eramateak, beste edozein alternatibaren aurrean, zorion edo plazer handiagoa sorrarazten badu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 205. orr.