Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

utilitarismo 1 iz gauzeetan haien utilitatea lehenesteko joera.

Kontsumismoaren, utilitarismoaren, gehiegizko antolaketaren eta indibidualismoaren ondorioz, negozioaren munduak astialdia merkatu helburu bihurtzea eragin du.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Egunargiko ilargiarenak, berriz, begiradaren erabateko utilitarismoa adierazten du, gauzetan baliagarritasun materiala beste baliorik onartzen ez duenaren pragmatismoa.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 158. orr.

Kontua da baliotasunaren logikak -utilitarismoarenak- oso gizarte materialista batera eraman gaituela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 65. orr.

Baldekada ur hotz-hotza jaurti dioten kateme batek bezala erreakzionatu nuen: zer zen hobeto gelditzea, nik; zer motibo zuen hain modu kategorikoan eta halako utilitarismo baldarrez hitz egiteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 38. orr.

Gure konpromiso etikoa utilitarismo politikoaren gainetik dagoela esan nahi du horrek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

2 filosofia-doktrina, balioaren oinarrian utilitatea jartzen duena.

Aurreko mendea arte, utilitarismo hitza erabili da ondorioetan oinarritutako teoria oro izendatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 205. orr.

Utilitarismoa, gaur egun, ondorioetan oinarritutako teoria etikoen (Consequentialism) ataltzat hartzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 205. orr.

Giza jarduera ororen azken xedea zorionik handiena lortzea delako ikuspuntua bere egiten du utilitarismoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 205. orr.

Utilitarismoaren printzipioari jarraituz "ahalik eta gehienen ahalik eta zorionik handiena" bilatu behar dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 207. orr.

Platonek egiten duen ongi gorenari buruzko planteamenduan ere utilitarismoaren funtsezko ideia ikus daiteke, hau da, gehiengoarentzat zoriona bilatzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 226. orr.

Teoria horien artetik, utilitarismoa izan da filosofia moralean eraginik handiena izan duena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 205. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus