Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Funtsean horixe besterik ez badago ere -interes utilitario bat-, nork jartzen du zalantzan justiziaren eta zuzentasunaren ideia gure baitan dugun joera bat dela? Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 128. orr.
Arteak ez du (eta ez du izan behar) helburu utilitariorik, helburu material "arruntik". Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 276. orr.
Edozein teknika utilitarioren gaineko jakitea teorikoa da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 52. orr.
Ikuspegi utilitarioaren eta kulturalaren artean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.
Hau da, argumentu unibertsalistetan, liberaletan eta utilitarioetan oinarritutako independentzia, ez argumentu identitarioetan. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 59. orr.
Dena den, autoa txikia zen, utilitario bat, eta gorputza aurrerantz makurtuta gidatzen zuen, bolantea sudurraz ukitzeraino ia. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 85. orr.