Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

usurpatzaile 1 izond/iz usurpatzen duena.

Errege usurpatzailearena kendu ahal izateko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 61. orr.

Tirano usurpatzaile batek, adibidez, hiritar interesatu batengandik hartzen badu dirua [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 110. orr.

Arrotz sentitzen nintzen, eta usurpatzailea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 37. orr.

«Benettonek ezin gaitu usurpatzailetzat jo; bera da usurpatzailea», adierazi zuten Atiliok eta Rosak, hauek sostengatzera agertutako 200 pertsonen aurrean, maputxe eta maputxe ez zirenen aurrean.  Berria - Mundua   2004-06-02

Usurpatzaileak gaztetxea indarrez itxi zutenak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

Germaniar herriek ere, beren arazo partikularretan, Probidentziaren dekretu gisa hartzen zuten borroka, hura delitugilea edo usurpatzailea zigortzeko beti erne zegoelakoan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 207. orr.

Ezinbestekotzat agindu zuten euren buruak oinordekoak izendatzea zati batean, oinordetzaren beste zatiaren usurpatzaileak ez izatekotan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 93. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Haserre, usurpatzaile delitua egotzi dietelako eta, batez ere, fiskaltzak zortzi urte eta erdiko kartzela eskatzen duelako euretariko laurentzat.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus