Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Printze franko bat ari zen erromatar enperadorearen lekua eta izena usurpatzen Konstantinoplan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.
Amorragarria egingo zitzaion Triesteko erbestealdia, Espainiatik horren urruti, ikusirik ezin zuela ezer egin iloba Isabelek usurpatutako koroa eskuratzeko. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 50. orr.
Legezkoa den jabetza pribatua ezin izango da usurpatu. Berria - Mundua 2004-03-10
Germaniatik datozen herriek bakarrik usurpatu dituzte printzeen eskubideak? «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 294. orr.
Oposizioak ere bozak iruzurra izan zirela salatu zuen eta boterea usurpatu izana leporatu zion Lukashenkori. Berria - Mundua 2006-03-21
Generalitatearen eskumenetan «sartzeko, usurpatzeko eta okupatzeko» erabiltzen zuten bideetako bat itxi zuten. Berria - Mundua 2006-01-14
Beste batzuek bide laburragoa hartu zuten, esanez jaunek justiziak usurpatu zituztela, horrekin dena esanda balego bezala. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 294. orr.
Hala ere, adigai usurpatuak ere badaude, zoria, patua eta antzekoak, ia tolerantzia orokorrari esker aske dabiltzanak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 67. orr.