Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
usualki adlag jeneralean, eskuarki.
[Magrebtarrak] ez direlako usualki osasun eta gizarte zerbitzuetara hurbildu ere egiten. Berria - Euskal Herria 2004-11-27
Tsarraren semea, Alexis tsarevitxa, hemofilikoa zen, hau da, emakumeek transmititu eta gizonezkoek -erregeen edo endogamia handiko beste zenbait familiatan usualki- pairatzen duten gaixotasuna zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.