Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eraikuntza lanak erakunde publikoen ardura izan badira ere, ustiapena Etxart enpresaren esku geldituko da. Berria - Euskal Herria 2004-04-30
Ustiapen eta birfintzean dauden mugimenduak islatzeko ezintasuna salatu dute petrolio konpainiek. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 119. orr.
Herrialde horietako industrializazioa, 1960ko hamarraldiaz geroztik, hidrokarburoen errenten ustiapenean oinarritzen da (petrolioa, gas naturala), edota fosfatoaren ustiapenean, Marokon gertatzen den bezala. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.
Aparkalekuaren ustiapena Setexi eman dion Aena aireportuaren jabearen «axolagabekeria» ere gaitzetsi du. Berria - Ekonomia 2004-02-08
Gizakiak bere lan indarraren ustiapenaren emaitza jasotzen duen eguna, egun handia da materialista dialektiko batentzat, eta baita gainerakoentzat ere. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 108. orr.
Informatika sistemen ustiapena. Berria - Euskal Herria 2004-03-20
Gezur handien intelektualek, batzuek jakinaren gainean eta beste askok azpian, kapitalaren ustiapena eta estatuaren ostiapena defendatzen dituzte funtsean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 255. orr.
Lurraren eta uraren ustiapen naturala. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 177. orr.
Tokiko basoen ustiapen iraunkorra nagusitu da eremu aldapatsu horretan, eta egundaino balio natural eta botaniko ugari gorde izan ditu inguruneak. Berria - Euskal Herria 2006-01-18
Kirol instalazioen eraikuntza edo Olinpiar Jokoen ustiapen komertziala. Berria - Kirola 2004-10-30
Ustiapen energetikoa aipatzen denean, erraustekoa ulertu behar dugu. Berria - Harian 2006-01-03
Ur ugari eskatzen duten uztak landatu beharrean, arrazoizko laborantza garatu behar da, uraren gehiegizko ustiapena saihestuz. Berria - Harian 2005-10-06
Zibilizazio industrialak eta kontsumo-ekonomiak bultzatutako natur baliabideen neurriz kanpoko ustiapenaren kontra agertzen da ekologismoa. Berria - Gaiak 2004-06-16
Ustiapen maila espezieen ugalketaren eta hazkuntzaren araberakoa izan beharko litzateke. Berria - Gaiak 2006-04-16
Ustiapen modeloa dago indarrean: gauza bat egin eta behin eta berriro kopiatuta dirua egitearena. Berria - Gaiak 2004-01-14
Zergak eta ustiapen eskubideak ez ordaintzeagatik. Berria - Ekonomia 2004-11-02
«Ustiapen marjinak estutzen ari zaizkie», bere iritziz, lehengaien garestitzeagatik ez baitute produktibitatea igotzeko tarterik. Berria - Ekonomia 2004-05-07
Ustiapen gastuak %6,7 handitu ziren. Berria - Ekonomia 2004-02-22
Natur baliabideen erabileran, ustiapen erritmoak ez du birsortze erritmoa baino handiagoa izan behar. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.
Baliabide horiek berriztagarriak dira, bai, baina gaur egungoaren oso azpitiko ustiapen-tasa batean. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 62. orr.
Jaurlaritzak ustiapen epea luzatu du, Arrasateko Udalak kontrako erabakia hartua duen arren. Berria - Euskal Herria 2004-07-11
A-8 autobidearen mantentze eta ustiapen lanak. Berria - Euskal Herria 2004-03-10
Bakuko petrolio-alorraren merkataritza-ustiapenak berresteko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 198. orr.
Trebiñun, Arabako Haranetan, Agurainen eta Gorbeiako magaletan ere badira ustiapen batzuk. Berria - Ekonomia 2004-07-15
Zabalera handiko ustiapenekin. Berria - Harian 2005-08-28
Diputazioko diru laguntzekin herrialdeko ustiapen bakoitzari 240 euro soilik dagozkiola kritikatu du UAGAk. Berria - Ekonomia 2004-09-10
Nekazaritza Erroldaren arabera, 1999an EAEko nekazaritza ustiapenen %10en jabe baino ez ziren 40 urtez azpikoak. Berria - Ekonomia 2004-05-28
Nafarroan 700 bat abeltzaintza ustiapen daude. Berria - Harian 2005-08-28
Hondamendi naturalek eragindako kalteak nabarmen areagotu dira oihan ustiapen basatien ondorioz. Berria - Mundua 2004-12-05
Ustiapen industrialetako lurjabe handiek. Berria - Ekonomia 2004-04-21
Bizkaiko 4.000 bat nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza ustiapen batzen ditu Lorrak. Berria - Ekonomia 2006-03-29
Leku zabalean ustiapen erraldoiak bultzatzeari ekin dio Jaurlaritzak. Berria - Harian 2005-08-28
Jatorriz, nekazaritza ustiapen txikietan oinarritutako apustua da. Berria - Harian 2005-08-28