Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pertsona bat bortxaz hil eta haren gorpua berehala uretara jaurtitzen bada, seitik hamar egunerako bitartea behar izaten du gorpuak usteltzen hasi eta, usteltze horren ondorioz, ur azalera igotzeko. Berria - Mundua 2004-02-22
Ezein izaki bizi ez da berez gaiztoa, heriotzarantz makurtzen den heinean gaiztotzen da; eta bizitzearen heriotza usteltze edo perbertsioa baino ez da. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 199. orr.
Forentseek ez zekiten xuxen burdinen uherrak geldotu edo bizkortu egiten zuten gorpuaren usteltzea. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 56. orr.
Badira kimika gaiak gorpua usteltzetik betiko gordeko dutenak; merkurio bikloruroa da horietako bat. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.
Usteltze bidean dauden gorpuek airea gaiztotu eta gaixotasunak ugaritzen dituzte. Berria - Mundua 2004-09-23
Ohituren usteltzeak desegin egin zuen zentsoretza, hura ere ohituren usteltzearen kontra ezarria izan arren; baina usteltze hori orokor bihurtu zenean, zentsoretzak ez zuen indarrik izan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 108. orr.
Zentsura horrek, pentsamendu libreko gizon guztien pertsekuzio horrek, liburutegien erreketak, unibertsitateen usteltzeak zure arbuioa eragingo zuketen, baita Alemanian nire arrazako inori hatzik gainean jarri ez baliote ere. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 32. orr.
Pertsiana igo eta sakonki hartu zuen udazkenaren usteltze hotzaz betetako aire hezea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 357. orr.
Mendebaldearen usteltze ideologiko horrek sentimendu bikoitza pizten zidan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 76. orr.
Usteltze fasearen jarraipena deritzo Batasunak Sarkozy planari. Berria - Euskal Herria 2004-06-24