Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Korrupzio edo ustelkeria hori modu askotakoa izan liteke. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 140. orr.
New Yorkeko etxe-bloke batean ustelkeria handiagoa zagok Niniveko milia karratu batean baino. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 511. orr.
Bertako oligarkien despotismoa, agintarien ustelkeria edota egitura sozialen zurruntasuna. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 298. orr.
Erregeak hasiak ziren jadanik beren faboreetan ustelkeria sartzen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 307. orr.
Oposizioak manifestazio eta protesta ugari egin zituen Kuchma presidentearen aurka, honi agintekeria eta ustelkeria egotzita. Berria - Mundua 2004-11-30
Tavini Huiraatira alderdiko presidente Oscar Temaru independentistak ustelkeria aztertzeko agindua eman zuen. Berria - Mundua 2004-10-21
Legebiltzarra PANen ustelkeria estaltzen saiatzen ari da. Berria - Mundua 2004-06-22
Kontserbadoreek zein sozialistek langabezia murriztu eta ustelkeria ezabatzea agindu dute. Berria - Mundua 2004-03-07
Adituen ustetan, ustelkeria epaitzeko irizpideak zehaztu ezean, gero ustelkeriaren aitzakian gustuko ez dituen hainbat gobernu baztertzeko aukera izango lukete AEBek. Berria - Mundua 2004-01-13
Filmetan pariak heroi bihurtzen dira, neska aberatsa erdiesten dute eta goiko klasearen ustelkeria garaitzen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 63. orr.
Ustelkeria leporatzen zion bertako gremioari, legez kanpoko jokoetatik hasita prostituzioan bukatu arte. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 148. orr.
Subiranotasun nazionala berreskuratzeaz, eta ustelkeria desegiteaz. Berria - Mundua 2006-01-18
Lehen ministro kargua hartu eta gutxira, ustelkeria egin izana leporatu zioten eta bi urteko kartzela zigorra eskatu zuen akusazioak. Berria - Mundua 2004-12-11
Ildo horretan, Nafarroan ustelkeria «egiturazkoa» dela iritzi zion. Berria - Euskal Herria 2004-10-21
Ustelkeriaren aurkako neurri zorrotzak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 337. orr.
Ustelkeriagatik epaitu eta zigortutako Gabriel Urralburuk eta Antonio Aragonek bultzatu zutela Itoizko urtegia. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 27. orr.
Carlos Andres Perez ustelkeriagatik kondenatu zuten gerora. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 89. orr.
Sharon ustelkeriagatik ez auzipetzea erabaki duIsraelgo fiskal nagusiak. Berria - Mundua 2004-06-16
Japoniako Defentsa Ministerioaren menpeko agentzia bat ustelkerian nahasita zegoela jakin zen atzo. Berria - Mundua 2006-02-02
Irakeko Petrolioa Elikagaien Truke programarekin ustelkerian aritzea egozten diete NBEko hainbat goi funtzionariori. Berria - Mundua 2004-11-21
Ustelkerian jardutea leporatu diete Italian 4.000 mediku ingururi. Berria - Gaiak 2004-05-27
Ziluagaren ustez, 25 urteotan frogatu da ezker abertzaleak orduan egin zuen apustuan arrazoi zuela eta gainerako alderdiak «ustelkerian» erori direla. Berria - Euskal Herria 2004-10-28
Ekonomia gainbehera zihoan, ustelkeria itzela zegoen administrazioan. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 107. orr.
Lukreziok fakzio odoltsuak, alderdi-gerrak eta ustelkeria politikoa ikusiak zituen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.
Arazo larriak dituzte baina: desberdintasun itzelak, ingurugiroan kutsadura handia, ustelkeria politikoa, edota, oro har, arazo politikoak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 292. orr.
Herritarrek salatu izan dutenez, ustelkeria administratiboa izan da krisiaren eragilea. Berria - Mundua 2004-08-01
Lukreziok fakzio odoltsuak, alderdi-gerrak eta ustelkeria politikoa ikusiak zituen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.
Brunekildak espiritu ustelez zuzendu nahi izan zituen ustelkeria zaharraren gehiegikeriak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 309. orr.
Gabiniok, xedetzat sufragioetako ustelkeria geldiaraztea zuen lege famatua eginez, [...]. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 93. orr.
Liberalek egindako ustezko ustelkeria ikertzen ari dira. Berria - Harian 2005-11-16
1985ean gertaturiko ustezko ustelkeria delitu hori dela medio. Berria - Mundua 2004-01-14
Ustelkeria susmoak inguruan ditu Alderdi Laboristak. Berria - Mundua 2006-03-18
Finantza ministroak dimisioa eman du; ustelkeria akusazioak pilatzen ari dira. Berria - Mundua 2006-03-29
Aita zein semearen kontra egin dira ustelkeria eta eroskeria akusazioak. Horrek oinarri zuen komun publikoetako Vittorio Emanuele II.-ak ekarritako arpilatze eta ustelkeria salaketa. Berria - Mundua 2004-03-30
Ustelkeria auzi bat dela-eta, Jukosen kontuak blokeatu ditu Kremlinek. Berria - Ekonomia 2004-09-21
Berlusconik Milango epaitegiaren aurrean defendatu zuen bere burua, ustelkeria delitua leporatuta. Berria - Mundua 2004-01-14
Iraganeko ustelkeria eskandaluek nazioarteko komunitatea uzkur dezakete. Berria - Mundua 2004-02-21
Carlos Andres Perezen gobernua ilejitimaterik handienean zegoen, ustelkeria mailarik sakonenean. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 87. orr.
Legezko egitura bat edukitzea ustelkeria kasuak ikertuak eta epaituak izango direla bermatuko duena. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 138. orr.
Etxegintza arloko ustelkeria eta eroskeria kasuetan. Berria - Mundua 2004-03-28
Ustelkeria modu guztiak daude munduaren iluntasunean ezkutatuta. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 93. orr.
Poliziak 54 pertsona atxilotu zituen atzo, gehienak funtzionario publikoak, ustelkeria sare bateko arduradunak izatea leporatuta. Berria - Mundua 2006-04-06
Lerro ezabatuon behean "Kubako barne-ustelkerian eskua sartzerik ez dagoela" dio berriro Laddyk, Hemingwayri. Industriategi kolosalen eta fakturazio-ustelkeria zorabiagarrien kimikatzar loriosa. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 196. orr.
Eta halako kiratsa zerion, ezen gudaroste osoari nazka ematen baitzion ustelkeria hark. Elizen arteko biblia 2 M 9,9
Sorkariaren ustelkeriak berak eta beronen bizioen laidoak agerian jartzen dute haren ontasuna. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 164. orr.
Giza naturaren jatorrizko ustelkeriak beheko grinetara bultzatua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 742. orr.
Sua zerbait garbia da, lurra, berriz, berehalaxe lokatz bihurtzen da edozein ekaitzen ostean […..]; lokatz ez ezik, ernaminez beteriko ustelkeria ere bai. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.
Horrela, ustelkeria dela medio, ustelezin egindako sorkari bat legoke, eta hau absurdorik handiena da. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 165. orr.
Zergatik harrotzen da hauts eta errauts den gizakia, bizi dela ere, ustelkeria baino ez baitu erraietan? Elizen arteko biblia Si 10,9
Kiratsa, berriz, egundokoa zen eta, sukar ustelaren ustelkeria norainokoa zen, harexek erakusten zuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 191. orr.
Laugarrenik, begira neure gorputzaren ustelkeria eta itsuskeria guztia. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 67. orr.
Kanpotik itxura ederrekoak dira, baina barrutik hil-hezurrez eta ustelkeriaz beteak. Elizen arteko biblia Mt 23,27
Hala bada, akaberan ustelkeria bere baitan nagusitu zelarik, zakartu egin zen, pasioen mende gertatu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 196. orr.
Elizak eta sexuaren kontrako masokistek aukera paregabea ikusi zuten hiesa Jainkoak "ustelkeria hedonistaren kontra" bidalitako zigorra zela esateko. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.
-Deabrua baliatu egiten da gazteriaren ate zabalekin, eta haietan barneraturik, gordean edo agerian, ustelkeria zabaltzen du. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 129. orr.
Emakumea ere ez da abereekin elkarbatuko: ustelkeria litzateke. Elizen arteko biblia Lb 18,23
Euskalkiak euskararen hondamendia eta ustelkeria ziren, euren esanetan eta, horren ondorioa, euskaldun batzuek besteei ezin ulertzea. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 47. orr.
agintarien ustelkeria (4); gobernuan ustelkeria (3); inguruko ustelkeria (4); izandako ustelkeria (3); politikarien ustelkeria (3)
ustelkeria agerian (5); ustelkeria akusazioak (4); ustelkeria auzi (4); ustelkeria auziak (5); ustelkeria dela eta (6); ustelkeria delitu (3)
ustelkeria egin (4); ustelkeria egitea (4); ustelkeria eta agintekeria (3); ustelkeria handia (3)
ustelkeria ikertzen (3); ustelkeria kasu (13); ustelkeria kasu bat (3); ustelkeria kasua (5); ustelkeria kasuak (16); ustelkeria kasuan (4); ustelkeria kasuaren (3); ustelkeria kasuetan (4); ustelkeria leporatu (8); ustelkeria leporatu diote (3); ustelkeria leporatuta (13); ustelkeria leporatzen (8)
ustelkeria salaketak (5); ustelkeria salatu (8); ustelkeria salatu zuten (3); ustelkeria sare (4); ustelkeria susmoak (3)
ustezko ustelkeria (10)
ustelkeriaren aurka (10); ustelkeriaren aurkako (19); ustelkeriaren aurkako fiskaltzak (4); ustelkeriaren kontra (5); ustelkeriaren kontrako (14)