Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Galdetzen nion zergatik zituen hortzak hain zuriak, zeren ikusten bainuen ezen adinean gora zihoan jende gehienak belzturik edo usteldurak jorik zituela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 85. orr.
Ustelduraren abiadura. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 152. orr.
Funesek etengabe bereizten zituen ustelduraren, hortz-txantxarren, nekearen aurrerapauso astitsuak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 93. orr.
Gorputza ustelduratik babesten duen gatzun izpirituala. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 63. orr.
Erraz jakin zitekeen, ezbairik gabe, soldadu alemanen heriotza-gosearen neurria zenbaterainokoa zen, usaina baitzuten itzal; zaldi eta mando, zakur eta katu hildako eta kiskalitakoen usain gaiztoa, ustelduraren maila gorena, baitzuten adierazle. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 185. orr.
Polizia zintzoa, salgai ez dena [...] ohartzen da bere ingurumeneko ustelduraz. Herria 2002-12-12
Odol hotzaren eta haragi ustelduraren kiratsak gidatu zuen hortik aurrera. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 190. orr.