Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harago, aza garratzen usaina, sagar ustelena, simaurretara botatako uraza eta porruena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 378. orr.
Frijitu itzazu bi arrautza ustel. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 64. orr.
Ez dit esan, bada, arrain ustela besterik ez dudala saltzen! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 119. orr.
Ogi lizuna eta haragi ustela jaten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 111. orr.
-Azkar puta barreiatu duk haragi ustelaren kiratsa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.
Kilometroak, haragi puska ustel baten ordez, urrea garraiatzeko prezioan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.
Puska bat haragi ustel eskuan zutela itzultzen baziren bastizetara. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.
Ez da sinestekoa gorpu ustelak noizkoak diren asmatzeko daukan trebezia. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 55. orr.
Harrez beteriko gorpu ustel bat besterik ez zuten ikusi. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 197. orr.
Nekazari itxurako hiruzpalau gizon ikusi zituenean uholdeek ekarritako txahal erdi ustel bat bide bazterrean larrutzen, hesteak irauli eta oka hasteko zorian egon zen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 184. orr.
Bide ertzean atzemaniko patata erdi ustelen bat. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 261. orr.
Kur-azaleko sustrai eta enbor ustelen gainetik ibiliaren ibiliz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 71. orr.
Marrubi ustelezko konpotarekin jan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 286. orr.
Ontziak arraro kokatuta, zurtoin ustelez beteak, kimuak zimelduta orbainen antzera. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 362. orr.
Lur-azaleko sustrai eta enbor ustelen gainetik ibiliaren ibiliz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 71. orr.
Gauaren gailurra jotzen ari nintzen, hots, zizare ustel bat denetan porrot egina nintzela ondorioztatzeko une hunkigarria. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.
Ezta hagin ustel bat ateratzera ere ez naiz joan ni medikuarenera neure garaian. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 67. orr.
Hodi ustel haiek nolatan eutsi zioten bere pisuari, horretaz mintzatuko ziren zaindariak aste osoan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 68. orr.
Hondakinen harria da bere xedea, ur ustela bailitzan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 160. orr.
Eman egin behar zaio, izan ere, lurrari; opa egin behar, gero zerbait kenduko bazaio, eta horregatik da lurra faltsua eta ustela nekazariarentzat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.
Nola iritsi da guganaino Bilboko egunkari ustel hori? Txillardegi «Putzu», 1999 - 258. orr.
Mendi zabortuak, hiriaren estolda ustel-kirastuak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 139. orr.
Deitore eta zalantzen ur ustelean itorik. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 176. orr.
Buru usteleko jendea. Elizen arteko biblia 2 Tm 3,8
Zingirek kirats ustela zabaltzen ditek, euriak beroa ematen dik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 107. orr.
Lizunkeriaren erresuma zen, tratu ustelak ziren nagusi, armak eskuan hartuta lapurtzen zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 228. orr.
-Zorte zikin ustela Joe gizajoarena! Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 198. orr.
Zergatik dabiltza iskanbilan nazioak, eta asmo ustelak asmatzen herriak? Elizen arteko biblia Eg 4,25
Garbi aitortu beharra dago Jainkoa egiatia dela; gizon-emakume guztiak, berriz, hitz ustelekoak. Elizen arteko biblia Erm 3,4
Hiriaren hedatze azkar -eta hondarrean ustel- baten lilurapean presaka eraikitako bazter-auzoan ginen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 24. orr.
Jokoa, droga, mafia: egoera sozial ustel baten osagaiak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 107. orr.
Bere lankideak trufatzen zitzaizkion, ez baitzuen mahai azpiko diru ustela onartzen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 206. orr.
Mito alu ustel zikin bat! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 241. orr.
Gure euskara hau kontzientziaren laiotz ustelera kondenatzen duela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 237. orr.
Ustela duk mentura, gerokoa dena. Herria 2005-05-26
Ikusgarriagoa zen haren bisaiaren adiskide planta bat-batekoa, bere jabea bezain ustela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 68. orr.
Jende nardagarri eta ustel hori lizunkeriatan gozatzen da, zuekin jan-edanean ari diren bitartean. Elizen arteko biblia 2 P 2,13
Horra nora iritsi den doilor ustel hau! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 157. orr.
Bi errublo eta erdi kendu dizkidak arima bakoitzeko, zeken ustel horrek! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 162. orr.
Ama putaren kimu ustelak! Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 36. orr.
Enborra ustel zagok; jo eta bota egin behar. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 214. orr.
Konprenitu nuen nire bizitza zuzentzeko anarterainoko saioak ustel gertatu izanak estrategiaren okerra baizik ez zuela salatzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 261. orr.
Bere asmoa ustel atera zitzaiola ikusirik [...] Anconara zihoazen itsasgizon batzuei berekin eramateko eskatu zien. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 217. orr.
Asmo guztiak ustel aterako zaizkie probetxu gabeko herri horrekin. Elizen arteko biblia Is 30,5
Iruñekoek, berriz, ustel eta koldar jokatu zuten, azienden pare. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 35. orr.
Egia esateko, hire dosierra ustel arraio zagok. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 102. orr.
Hilotz ustelkor bat ekoizteari 'bizia ematea' deitze horrek salatzen du hobekienik Ideia horren gezurra eta ustela. Ustelak jota daude zuen aberastasunak, eta sitsak janda zuen jantzi dotoreak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 147. orr.
-Eta zer bake izan dezaket nik Jainkoagandik -erantzun zuen legendunak haserre- bakea eta on guztia kendu baitit berak, eta ustelez eta kiratsez bete bainau? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 989. orr.
Gure ustela ez dela bertze alderat behatuagatik desagertzen, eta geure lohiarekin eta geure ustelarekin egin behar dugula aitzina. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 295. orr.
Batzuetan zapalduak bizi dira, urterik goxoenetan bortxatuak eta ustelera eramanak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 116. orr.
Montzoiaren sasoia zen, ustelaren kiratsa betiko desagerrarazi eta giroa egurasteko sasoia. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 137. orr.
Ekonomia sozialista, Indian antolatu zuten moldekoa, funtzionariokeriaren eta ustelaren sinonimoa izan zen luzaroan. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 16. orr.
Haren ustel-usaina zabalduko da, kiratsak airea beteko du. Elizen arteko biblia Jl 2,20
-Ustel usain ttipi bat bada, ezta? -galdetu zion Ninak bere aitari. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 272. orr.
Irten aurretik, ezpainetara hurbildu nituen laranja pusketak: ustel zaporea zuten biek ere. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 18. orr.
Eta ustel kirats itogarria itzuri zen luzaz. Txillardegi «Putzu», 1999 - 282. orr.
Ohe zoldatsu baten ustel-izerdi kiratsean. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 151. orr.
Haragi ustel usaina zegoen barreiaturik, odol eta alkoholarenarekin batera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.
Ohiko arrain-ustel kirats azkarra falta zen, ordea. Txillardegi «Putzu», 1999 - 41. orr.
Hartu arrain ustel puskak otarre zaharretan eta portuko bazter guztietan kokatu genituen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 63. orr.
Petrolio usaina, sardina ustel usaina, gesal usaina sentitzen zen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 151. orr.
Lasto ustel sunda halako bat, gurin pilen gezatasunaren erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 326. orr.
Eskerrak eman behar dizkizudala uste duzu, zu bezalako odol-ustel batek nirekin babesgailua erabiltzeagatik, ala? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 337. orr.
Zein borrero errejimentutakoa da koldar heste-ustel hori? Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.
-Uste ustela, Léa! -esan zuen bozkarioz Ruche jaunak-. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 32. orr.
Azkueren uste ustelak izan zituen Mitxelenak hizpide. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 114. orr.
Orduan, lehengo uste ustelak alde batera utzi ordez, zertxobait egokitu nuen nire teoria. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 60. orr.
Usteak ez dira uste bezain ustel. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 119. orr.
Normandiarra konturatu zen Lisa ederrari maitalea kentzen ari zitzaiolako ustea ustela zela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 338. orr.
Usteak ustela duela erdia, bai eta ere buru bezainbat aburu badabilela munduan. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 19. orr.
Nahiago nuke nire ustea ere erdia ustel balitz. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 66. orr.
Guri hemen dagokiguna da arrazoiaren tribunalera jotzea, eta han zientziari gainera erortzen zaion epaia da usteari erortzen zitzaion berbera: erdia (pasa) ustela duela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.
"Uste dut", baina uste hori ez ote da ustela, eta gure sinestea alferra, haurreko gure intxaurrak maiz alferrak eta iharrak gertatzen zitzaizkigun bezala? Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 143. orr.
Bai, etorkizunari buruzko usteak ustel gertatu dira honetan ere: etorkizuna ez da ez garai batekoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.
Usteak ustel, nik ez nuela ezer uste. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 182. orr.
Nork jarri zuen uste ona Jaunarengan, eta ustel atera? Elizen arteko biblia Si 2,10
Ez ote du, ordea, uste izango, nigan ipini zuen ustea ustel atera zitzaiola eta nik bere amari saldu niola? Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 31. orr.
Benetako Europako merkatu bateratua osatzeko diru bateratua beharrezkoa zelako ustea (nahiz eta uste hori, hein handi batean, nahiko ustela izan). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 191. orr.
Zenbateraino zen ustela zerria hilik izurritea amaitu zelako ustea. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 93. orr.
Atal horretarako hautatua duen bigarren istoriotxoa izugarria iruditzen zaio, gaurko uste ustel-estaliekin batere bat ez datorrena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 46. orr.
Eta norberarena, galdu-uste ustela besterik ez dela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.
Horrela du jakin-usteko ustela bereganatzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.
Uste-minak ustel. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 32. orr.
Berekoia, diruzalea, zuria, ustela, oiloa... ez ziren edertzekoak Tomas Atondoren zer-nolakoak agertzeko ahotan erabiltzen zituenak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 32. orr.
Kiroletan belaxka, ausarkerietarako ustelegia eta solasean mihi-motx, ariketa zirtzil horretan aurkitu nuen nabarmentzeko bidea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.
Bertan behera uzten zuten zerbitzua eragozpenik ñimiñoena aurkitu bezain laster, bertan behera uzten zuten dena, edo, ezertaz arduratu gabe, alproja eta ustelen eskuetan erortzen ziren. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 371. orr.
-Ostiajale ustela, ipurditik sartuko diagu hire saindu baten irudia! Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 191. orr.
Ttipi, ordukoz hila baitzen, "maritxu ustela". Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.
A zer ustel koadrila, halakoak esaten nizkion urketariari neure kolkorako. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 182. orr.
Nire etxean ez zegok telefonorik [...] eta irratirik ere ez diat: munduko zarata ergel eta ustelei galarazi egiten zieat bizi naizen lekura sartzen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 116. orr.
Jokabide ustela iruditzen zitzaion hori, ergelkeria hutsa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 153. orr.
Garaipen ustela, hurrengo bi partidetan Gasteizko bikoteek buelta eman baitzioten kanporaketari. Berria - Kirola 2004-06-22
Edozein txikikeria, intuizio ustel edo instintuen traizio. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.
Hiperkomunikazioak inkomunikazioa dakarrela, hori ez al da topiko zahar ustela? Berria - Gaiak 2006-01-29
Lehen ahalegin ustelaren ondoren, 1221eko Kapitulu jeneralean erabaki eta antolatu zen Alemaniako misioa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1114. orr.
Saioa erdi ustel atera zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.
Alexisek aitaren jokaera gaitzetsi zuen, haren berekoikeria deitoratu zuen, zaharren bizinahi ustela madarikatzeaz batera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 44. orr.
Euskal herritartasuna soilik balio positiboekin berdinduta, mesede ustela egiten diogu herri honetan gertatzen denaz informatuta egon nahi duenari. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 50. orr.
Kontsumoa bilakatu dela askorentzat benetako xede, ez beharrak asetzeko bide, baina ustezko zoriontasuna edo fantasia ustelaren helburu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 88. orr.
Bai, tamalez, tranpa honetan eroriz gero, eta arrazoibide ustelari jarraituz, maizegi gertatzen dira horrelakoak, aurrerago ere ikusiko denez. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 23. orr.
Gaur ikusiko da VWk hordago ustela jo duen edo ez. Berria - Ekonomia 2006-04-07
Arias Cardenas ustela da, bere agintaldia ustelkeriaz betea egon da. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 118. orr.
Argigarria dateke gogoraraztea Ernest Hemingwayren usteko sareak Benitez jeneral hori usteltzat salatua duela. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 198. orr.
Ospitalean penizilina falta zuten, zergatik eta trafikatzaileek dena ostu edo, eskupean, aleman zein amerikar mediku ustelei erosten zietelako. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 64. orr.
Kazetariak erosiz, politikari ustelak bultzatuz, lider deserosoen hilketak aginduz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 194. orr.
Belgikako lubakiek irakatsi zidaten gerraz aberasten diren enpresa-gizon eta politiko ustelak gorrotatzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 217. orr.
Horrek erran nahi du japonesak lagundu dituzten politikari ustel boteretsuak ez direla baztertu beharko. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 179. orr.
Mafiak, hilketak, droga, prostituzioa, polizia ustelak, bortxaz edo azpijokoz egindako salerosketak, bahiketak... Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 8. orr.
Polizia ustel baten patrikan sartu nahi izan zuen eskua Natxok, eta tonto-tontoan atxilotu zuten ezertan hasi aurretik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 15. orr.
Horrek erran nahi du japonesak lagundu dituzten politikari ustel boteretsuak ez direla baztertu beharko. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 179. orr.
Poliziak eta mediku ustel batzuek, onartu ez ezik, suspertu egiten dute ohitura galgarri hori. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 85. orr.
Giro ustel horrek bultzatzen ditu pertsonak gaiztakeriaren bideetan barna. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 110. orr.
Defendatu beharrean kondenatzen utzi eta gero dirua nahi zuten abokatu ustelei. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 99. orr.
-Sukar ustela al du aitak? Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 205. orr.
Garai haietan hetikak eta sukar-ustelak gogorki jotzen zituzten bazterrak, gerla denboretako presondegi eta herio zelaietan bereziki. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 100. orr.
Bazekiela ontziburua ondoezik zela, baina ez zuela uste sukar ustelak jota zegoenik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 311. orr.
Esatekotan izan nintzen, ea sukar ustelaren ernamuina ez ote zuten eurek Lisboatik ekarri. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 169. orr.
Zaindariek sukar-ustelaren beldur handia zuten, zorrien bitartez kutsatzen omen zen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 107. orr.
Eta Lisboan izan diren gizonak kutsatu ez direla-eta, ez hadi egon hain ziur sukar ustela erabat joan dela. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 127. orr.
arrain ustel (6); asmoak ustel (3); baina usteak ustel (8); erdi ustel (22); erdia ustel (19); erdiak ustel (3); gobernu ustel (3); herri mozkor ustel (10); lur ustel (3); mozkor ustel zabar (6); mundu ustel (3); politikari ustel (4); uste ustel (13); uste ustel hori (4); ustea ustel (7); usteak erdi ustel (16); usteak erdia ustel (13); usteak ustel (28); usteak ustel gertatu (4)
ustel atera (10); ustel atera zitzaiola (3); ustel aterako (3); ustel bihurtzen (3); ustel gertatu (13); ustel gertatu ziren (4); ustel kirats (3); ustel usain (7); ustel usaina (18); ustel zabar (6); ustel zabar hartan (4); ustel zikin (4)
ahalegin ustela (3); arrain ustela (3); egur ustela (3); erdi ustela (3); haragi ustela (8); sagar ustela (3); sukar ustela (14)
uste ustela (19); ustela izan (11); ustela izan zen (6); ustela jaten (3)
erdi ustelak (3); hitz ustelak (4); sukar ustelak (14); sukar ustelak jota (4); uste ustelak (8); ustelak dira (4); ustelak izan (9)
arrain ustelaren (3); erromako printze ustelaren (3); sukar ustelaren (20); sukar ustelaren urtea (14); ustelaren kiratsa (5)