Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hizkuntzalaritzaren arloa da, hain zuzen, ustekeriak, ameskeriak eta iduripenak gehien zabaldu diren arloa. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.
Ustekeria horretan tematuz, batzuk heldu ziren sinestera, halaber, Jainkoa (gorets bedi!) askotariko elementuz osatua zela, bere esentziaz eta horri gehituriko beste gauzez. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 124. orr.
Ezagutzen dut haren ustekeria, eta egiteek ez diote urrik ere ematen haren esan harroei. Elizen arteko biblia Jr 48,30
Goiz hartan oren baketsuak pasatu nituen, eta ustekeria ere izan nuen afera arrañatuko zela. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 23. orr.
Asmatutako istorio sinestezinak kontatzen dizkiot aztiez, nik sinetsiko banitu bezala, eta berak irri egiten du eta ene ustekeria horiek burutik kentzen saiatu. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 126. orr.
Nire amaren ustekeria sozialak, hiri zorritsu honetan beste gela bat edukitzeko aukera, altzari txukunak eduki eta bisitak etxean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 50. orr.
Hau erabakitzeko beharrezkoa da estatutu ahalik eta zehatzena eta ustekeria gutxikoena egitea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 70. orr.
Auzoko eskusoinu batek infinituki ekiten zion La Cumparsitari, kantu zaharra delako ustekeria irentsarazi diotelako hainbat jendek. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 181. orr.
Sarritan alferreko lana da gaixo hori mundu-ikuspegi osasungarri eta bizimodu egoki batera ekartzen saiatzea, gotortu eta babestu egiten baita neurosi eta ustekeriazko harresi baten atzean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 131. orr.
Ustekeria-bekatua ere egin dut, pentsatzen bainuen merezi nuela Jaungoikoak nire burua argitzea neure grinak erabat menderatzeko lain. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 246. orr.