Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ustekabe (2028 agerraldi, 222 liburu eta 439 artikulutan; orobat ustegabe 186 agerraldi, 24 liburu eta 124 artikulutan) 1 iz espero ez den gauza edo gertaera. ik ezuste.

Berehala konturatu nintzen haien ustekabe hartan bazuela gure janzkerak zerikusia.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 81. orr.

Ustekabea eta amorrazioa uztartzen zituen imintzioa egin zuen gizonak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 105. orr.

Ustekabeak eta ikarak bat egin zuten Etienneren begi gorrietan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 202. orr.

Komunistek beti ildo bera segitzen dute, borrokatzen gaituzte, zentralistak dira; ez dago ustekaberik.  Berria - Mundua   2004-04-13

Ustekabea izan da, ordea, 60 urteko abokatua garaile ateratzea.  Berria - Mundua   2004-01-21

-Ez da ustekabea izan.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 147. orr.

XIX. mendean, gerlako desertore, errefuxiatu edo ihesliar mota guztien aztarnak bil bagenitza, ustekabeak izanen genituzke.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 114. orr.

Eliza dagoen auzora joatea erabaki nuen, Elizmendira, herriaren goiko aldera, eta hantxe gertatu zen ustekabea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 41. orr.

-Ustekabea eman nahi nian.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 22. orr.

Ustekabe bat ematearren, andrea eta umea beste leku batean utzi eta bere amaren hotelera joan zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 74. orr.

Koadernoa ireki zuenean hartu zuen bigarren ustekabea, aurrekoa baino handiagoa.     «Kuskue tanden», 2004 - 191. orr.

Modu askotan adieraziko dute, keinuz, irribarrez, protestaz, haiengandik jasotzen duten ustekabe, harridura, sufrikario... inpresioa.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 101. orr.

Ustekabea hurrengo egunean jaso nuen, laguna bere juzkuarekin etxera etorri zitzaidanean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 146. orr.

Ustekabea pasaturik, nekatuta sentitzen zen bat-batean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 21. orr.

Agerrek ahalegina egin behar izan zuen bere begiek ustekabea sala ez zezaten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 152. orr.

Honen aurpegian ustekabea eta nazka nahasirik ageri dira zizak hartzeko unean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 27. orr.

Ustekabea, hainbertze urteren ondotik, behialako nagusiaren iloba kozkortuarekin berriz ere topatu izanak ekarriko zion.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 241. orr.

Hamazazpigarren hilketa gertatzen denean ustekabe bat gertatzen da Pioletadun Hiltzailearen kasuan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 67. orr.

Goizean iratzartzean aldamenean gorputz biluzi bat ikusi eta sentitzeko ustekabea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 357. orr.

Emakumearen ustekabea dastatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 29. orr.

Istant bat baino ez zen izan, hiriko soldaduak, ustekabea gaindituta, piratei orpoz orpo jarraitzen baitzitzaizkien.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 14. orr.

Txirrina jo eta... hura ustekabea! Ikustekoa zen amaren piura!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 134. orr.

-Hara, hau ustekabea! -esan zuen neska luzeenak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 107. orr.

Ustekabea alde izanen dugu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 266. orr.

Ustekabeak emango digu abantaila.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 164. orr.

Ustekabeak harri eginik utzi du.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 25. orr.

Ustekabeak ikaraturik, magaletik behera erori zitzaion liburua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 86. orr.

Transakzio-asmoa, espekulazio-asmoa eta ustekabeei aurre egiteko zuhurtzia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 54. orr.

Ustekaberako leku gutxi uzten du Vatikanoaren protokoloak.  Berria - Harian   2005-04-05

Batetik, beraz, le hasard edo ustekabea, zoria, kasualitatea; bestetik, la nécessité, beharra, ezinbestea, kausalitatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 105. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Aitari so egin zion, eta ustekabe handia hartu zuen ohartu zelarik leinuru gabeko begi haiek negarrez hanpatuak zirela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 16. orr.

Ustekabe handia espero zuen berak ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Euskaldunon Egunkaria ixtea ustekabe handia izan zen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 190. orr.

Pentsatzekoa denez, ustekabe ederra hartu nuen Angelak italiar bizardun hura aitaordea zuela jakinik.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 44. orr.

Benetan, ustekabe galanta hartu nuen, hain zinen gazte, hain eder, hain planta oneko eta dotore.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 15. orr.

Ustekabe ttiki bat nuen zain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.

Eguneko ustekabe atsegina.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 246. orr.

Ustekabe desatseginei kontra egiteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.

Giza pentsamendua haren ernaldien ustekabe zorioneko bat baizik ez da, zoko batean gertatutako ustekabe igarokor, antzemanezin, lurrarekin batera desagertzera kondenatua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 15. orr.

Ustekabe on gutxi emango ditugu hurrengo urteotan geologo eta geofisikook.  Berria - Gaiak   2006-02-21

Esan nahi da klasismoaren bertsio larri bat nozitu genuela guk, arrazismoaren atariraino ere iristen zena, eta horren ondorioz ustekabe txarra hartu genuela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 74. orr.

Ustekabe gaiztoen beldur baitzen, aitzindaritzan txandakatzera behartu gintuen hiru euskaldunak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 195. orr.

Koloreak zituen ahotan Virgilek etengabe, ikuspen berrien ustekabe kromatikoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 134. orr.

Sekulako ustekabe atsegina izan zen guretzat haren berehalako onarpena.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 42. orr.

Baina zergatik bat-bateko ustekabe hura?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 57. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ustekabe-oihu bat jaulki zuen Dolcinok, otarrea pausaturik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 76. orr.

Ustekabe adierazpen itxurati hark ez zuen Husaini oharkabean utzi, eta jarraitu egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 129. orr.

Ustekabe itxurak eginez hartu dut Tomek luzatu didan aparailua.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 187. orr.

Ustekabe andana harrigarri bat, bistan denez inolako proiektutatik, inolako planifikaziotatik etor ez zitekeena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

Ustekabe-uzta ederra etorri zen hortik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 106. orr.

Beste ustekabe mota bat, lan horretan guztian agertu dena: [...].  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.

Begi bistakoa da ezingo zela jada lortu ustekabe-efektua deitzen dena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 275. orr.

4 (izenondo gisa)

Aldaketa hau bere bizitza guztian egunero gertatzen den arren, ez da hartara ohitzen, aldaketaren ondoeza beti leku ustekabeetatik eta arrazoi ezberdinengatik bailetorkion. Ez nekien Umberto ere haren kasta berekoa zen, erreakzio ustekabeenak eragiten dituen gaitz bereziren bat ote zebilen Triesten, edo, besterik gabe, ni nintzen erotzen hasita zegoena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 149. orr.

5 (adizlagun gisa)

Herri ordezkaria ustekabe etortzeak une hori hurbilagotu zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 160. orr.

Bat-batean eta ustekabe menditik eroritako gizartearen beste geografia apaingarri bat izango balitz bezala.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 147. orr.

6 ustekabean adlag espero izan gabe; oharkabean.

Ustekabean, Bagotti harri baten antzera erori zen lurrera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 161. orr.

Ustekabean, tristurak harrapatu ninduen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 29. orr.

Mikel Lasaren bi bertso etorri zitzaizkidan ustekabean -edo zoroz, edo zoriz; ez dakit- Pavese eta Calvinoren hitzei konpainia egitera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 118. orr.

-Ustekabean izan zen -esan nion-.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 82. orr.

Ustekabean hurbildu eta larrua kendu zion.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 29. orr.

Egunsentiak ustekabean harrapatu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.

Ustekabean harrapatu duzu torturatzailea, eta harrituta daukazu begira.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 164. orr.

-Ez da jaio ustekabean harrapatuko nauenik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 31. orr.

Bat-batean, denak ustekabean harrapaturik, hodeietan sortua bezala, kanpaitxo baten dilin-hots etena aditu zen kanpoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 132. orr.

Hamida, ustekabean hartua, ez hitz ez hitzondo ageri zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 335. orr.

Ustekabean aditu zien gizon eta emakume haiei elkarrizketa puska bat bezpera gauean, eta orain aukera zeukan berriz ere zertaz ari ziren jakiteko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 115. orr.

Neskatxoak, hain bat-bateko aldaketak ustekabean hartuta, ihesari eta negarrari eman zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 265. orr.

Argazki pertsonalagoak, lehen planoa bilatzen zutenak, edota bera ustekabean harrapatzen zutenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.

Zenbait egunetan egunkariek ez zuten ezertxo ere aipatu, eta ondoren, ustekabean, argazki hura, ospitaletik irteteko unean hartua.     «Kuskue tanden», 2004 - 9. orr.

Cioranen bila nabilela, ordea, Cesar Vallejoren hilobia topatu dut lehenbizi ustekabean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 57. orr.

Hori izango litzateke mediku bat ustekabean gaixo baten sabelean joskura itxi eta barrenean gelditu dela esatea bezala.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 89. orr.

Hizketan edo idazketan (ustekabean lerratu naiz letretaraino) ari direlarik, gehiago dirudi beti zerbait aipatzen ari direla, esaten baino.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.

Ziur zen azken horiek ez zirela ustekabean aipatuak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 100. orr.

Hirurogeita hamabi ordu baino denbora gutxiagoan bigarrenez, begiak malkoz bete zitzaizkidan ustekabean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 330. orr.

Fededün güziek badakigü ez zela ustekabean zelütik erori Jesüs haurra, planetaz tronpatü liztekean "marziano" bat bezala.  Herria   2003-12-11

-Futxo!! -atera zait ustekabean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 123. orr.

Leihotik ustekabean sartu den txori galdu bat egozten den bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 202. orr.

Baina filologoa azkar asko ohartzen da ez dela hori bere saila, etsai-lurrean sartu dela ustekabean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Errebolberra garbitzen ari zinela Gorky zure gelara sartu, zu ikaratu eta ustekabean errebolberra disparatu eta izpiritu santuaren obramenduz bere bihotzean asmatu zenuela sinestea nahi duzu?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 61. orr.

Baina zer sinestarazten digu bada herriaren iritzi ustekabean gidatu horrek, ez bada gertaeren parekotasun miresgarria?  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 172. orr.

7 ustekabeko izlag

Ustekabeko bisita egin du lehen ministroak.  Berria - Mundua   2004-04-11

Dena ustekabeko ekintzen katea izan zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 212. orr.

Bidea ustekabeko tranpaz josia baitzegoen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 66. orr.

Ustekabeko arazoren bat jar dezake agerian simulazio horrek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 273. orr.

Igande gaua zen eta ustekabeko intsektuak topatu genituen gero Santutxuko kaleetan gora gindoazela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 109. orr.

Ustekabeko bisitariak izango zituelakoan, Aitak gordetzeko agindua eman zion semeari.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 25. orr.

Berehala deitzen dio aitak -oraindik otoitzean ari zen-, eta ustekabeko sendaketaren poza iragartzen dio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 448. orr.

Atzo, ustekabeko zorion-unetxo bat izan nuen; halaxe, motiborik gabe.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 61. orr.

Ustekabeko eta konpromisozko ukitu hark gerora jasoko nituen laztan sukartsu guztiak baino zirrara handiagoa eragin zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 92. orr.

Ai miraria, ai ustekabeko poza!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 54. orr.

Iluntze batean ustekabeko susto ederra hartu zuen neskato enamoratuak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 171. orr.

7a (izenondo gisa)

Keinu ustekabeko bat, hitz itsumustuko bat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 180. orr.

Egoera berezi eta ustekabeko honetan baimena duzu zure izeba Augustari musu emateko.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 162. orr.

Alegiazko baldintzaren erabilera ustekabeko eta egoki horrek txundituta, buruari eragin zioten Ruche jaunak eta Léak, biek batera, mirespenez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 153. orr.

Raimundo Silva ez dago lasai, baina lasai dagoela ematen du, elkarrizketak hartu duen norabide ustekabekoak eragiten dion nahasteari esker.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 107. orr.

Del Vallek, Weberren erreakzio ustekabekoak harriturik, horman zintzilik zegoen sastagai landu bat seinalatu zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 245. orr.

Kalifaldiaren historian inperiogileek kontu handiz zertutako politikak [...] erlijio nagusi baten ibilketa errazteko ondorio nahigabe eta ustekabekoa izan zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 44. orr.

Christianen erantzunak, guztiz ustekabekoa izan zelako-edo, harri eginda utzi ninduen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

1995ean, Bartzelonan, izugarrizko ekaitzaldia: hildako bat eta egundoko kalte ustekabekoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 356. orr.

8 (izen gisa)

Zabaldu zuenean, hara ustekabekoa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 54. orr.

Orduan hasi ziren ustekabekoak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 145. orr.

Ustekabekorik ez nuen nahi.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 75. orr.

Zergatiaz galdetu, eta ustekabekoa hartu nuen: "Ama begi-okerra nuen, eta, jakina, ezin maitatu!".  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 18. orr.

Bada azken ustekabeko bat gure zain, eta hain izango da handia [...] non ez baitugu beste aukerarik arratsalde horretan bertan bidera ateratzea baizik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 235. orr.

Errebeldia bere hutsean ez da aski gizarteak ezartzen dituen ustekabekoak gainditzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 11. orr.

Ez genion garrantzi berezirik eman ustekabekoari.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 127. orr.

Ikusi beharreko guztiak ikusi dituzula uste duzunean heltzen da ustekabekorik handiena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 90. orr.

Di Stefanoren eta zirujauaren ustekabekoa izugarria izan zuan, baloiaren tripak urrezko txanponez beteta aurkitu ez zitiztean, bada...!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 19. orr.

7 ez-ustekabeko izond

Ustekabeak gure bizitzako gauzarik ez-ustekabekoenak direla zioen Julio Cortázarrek.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ustekabe atsegina (6); ustekabe bat (12); ustekabe ederra (10); ustekabe ederra hartuko (3); ustekabe galanta (8); ustekabe handia (27); ustekabe handia hartu (3); ustekabe handia izan (12); ustekabe handia izango (4); ustekabe handian (3); ustekabe handien (3); ustekabe handien gaua (3); ustekabe handirik ez (3); ustekabe nagusia (3); ustekabe txiki (3)

bigarren ustekabea (3); egundoko ustekabea (3); eguneko ustekabea (4); erabateko ustekabea (3); hau ustekabea (4); hauteskunde hauetako ustekabea (3); hura ustekabea (4); orduan ustekabea (3)

ustekabea eman (21); ustekabea eman du (4); ustekabea ematea (3); ustekabea emateko (5); ustekabea gaindituta (3); ustekabea hartu (8); ustekabea hartu zuen (3); ustekabea izan (42); ustekabea izan da (11); ustekabea izango (4)

erabat ustekabean harrapatu (4); etsaiak ustekabean (3); guztiz ustekabean (8); hain ustekabean (6)

ustekabean agertu (5); ustekabean eginiko (3); ustekabean eraso (7); ustekabean etorri (6); ustekabean galdu (3); ustekabean gertatu (4); ustekabean harrapatu (147); ustekabean harrapatu ninduen (21); ustekabean harrapatua (6); ustekabean harrapatuko (9); ustekabean harrapaturik (9); ustekabean harrapatuta (8); ustekabean harrapatzea (3); ustekabean harrapatzeko (8); ustekabean harrapatzen (17); ustekabean hartu (10); ustekabean hartu ditu (3); ustekabean heldu (4); ustekabean hil (3); ustekabean iritsi (5); ustekabean pasatu (3); ustekabean sartu (3); ustekabean topo egin (4)

ustekabearen ondoren (3)

ustekabeko bisita (10); ustekabeko bisita egin (3); ustekabeko emaitza (4); ustekabeko erantzuna (3); ustekabeko galanta (5); ustekabeko garaipena (5); ustekabeko garaipena lortu (3); ustekabeko ondorioak (4); ustekabeko poza (5); ustekabeko topaketa (3); ustekabeko zorion (3)

guztiz ustekabekoa (5); hara ustekabekoa (3); ustekabekoa da (3); ustekabekoa eta (4); ustekabekoa izan (19); ustekabekoa izan zen (10)

ustekabekoaren ondotik (3)

ustekabekorik handiena (3)

ustekaberen bat (5)

ez da ustekaberik (4); ez zen ustekaberik (12); ustekaberik eman (3); ustekaberik espero (3); ustekaberik ez bada (3); ustekaberik ezean (8); ustekaberik gabe (7); ustekaberik handiena (8); ustekaberik izan (15); ustekaberik izan ezean (3)

ustekabez baizik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus