Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
uspeldu, uspel(du), uspeltzen 1 da ad ubeldu, mailatu.
Adiskideak itxura ikaragarria zuen; aurpegia kaskaz uspeldua zuen, eta bestalde, odol zipriztinez zikindu atorra urratuak zafratua izan zela frogatzen zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 202. orr.
2 irud/hed
Bizpahiru eragozpen jarri nizkion, baina berehala ikusi nuen kobre-xafla bat mailupean bezala uspeltzen zela eragozpen-ukaldion pean Commendatorea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 158. orr.