Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pixkanaka, eta ez oso epe luzean, hango eskuarara usatu nintzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 303. orr.
-Barkatu, Jaun Andereak, gu usatuak gira, badabila jende inguru hauetan, gauaz eta egunaz, mendizale, artzain eta bertze batzu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 93. orr.
Beso zakarrak ziren, sendoak, kargetara eta nekeetara usatuak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 213. orr.
Egiteko haietarat ohitua eta usatua zegoelako. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 313. orr.
Bi zezenketariak -Curro Banderas eta Paco Corrales- izan ezik, biak ere digestioarena baino adarkada gogorragoetarat eginak eta usatuak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 177. orr.
Oinazeetara aspaldian usatu gabea, bizi-bizia sentitu nuen mina. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 129. orr.
Umeen algarei usatua dagoena karranka metalikoen harrabotsari moldatu beharko zaio, eromenak behin-betiko harrapa eta eraman ez dezan. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.
Atea itxirik zen berriro ere eta Irunberrik lehen bezala trangatu zuen, lan honetan usatua balitz bezala. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 212. orr.
-Usatua zira, hain segur, bide horietan ibiltzen, ez? Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 7. orr.
Bere familian ez ziren usatuak naski munduaren berrantolatzeko asmoz goizeko lauretan arrangura larrutuak plazaratzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 156. orr.
Gaurko segeretutik zerbait bazekiela Basoik, ez da dudarik, baina holako ikuskizuna amestu zuela, hori nekez, nahiz eta ezohizko gertakarietan usatua izan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 150. orr.
Hala usatuak ginen geroztik bai Pompidou, bai Giscard d'Estaing, bai Mitterrand eta bai Chirac berarekin, bainan, orai artio nehor ez zen hala jokatu gazte batzuen aitzinean. Herria 2005-04-21
Eskutan ukaiten ahalko omen ditugu euro batzu, usatzeko, nahiz ez ditugun egiazki baliatzen ahalko Urtats arte. Herria 2001-05-17
Horretarako normala dena baino eskupeko handiagoa eman behar izan zuen, berak usatzen zuena eta are handiagoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 285. orr.
Pasaiako amerikanoek, eta tokian tokiko usatuek, badute beti beren partida Donibanen. Herria 2005-11-10
Kontu handiz usatu behar dira hitzak, ez dira inoiz ideien zirkulazio orokorrean sartu ziren garaia baino lehen erabili behar. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 329. orr.
Ez duk laudorio osoan irudi bakarrik ere klasikoek usatu ez dutenik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 228. orr.
Ikuzketak asko usatzen dira klima beroetan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 140. orr.
Bainan, sekulan ez alfer usatua, ainitz zerbitzu eginen du Lapurdiko hegal hortan, auzo herrietaraino zabalduz bere laguntzak. Herria 2004-10-21