Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leihotik geltokiko burua pasatzen ikusi zuen, zegoen bezala sartu zen bulegora, usategitik atera zen bezalaxe, kapelurik gabe. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 56. orr.
Goizeko eguzkipean nire lan jantziko txanoa eskuilatzen aritu nintzen, geltokiko buruaren usategitik heldu zen usoen urruma aditzen nuen bitartean. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 24. orr.
Zeruan zehar hodeiak bezala, usategira usoak hegan bezala. Elizen arteko biblia Is 60,8
Geltokiko buruaren usoek urruma egiten zuten izuturik, hegaka ari ziren usategian, paretak eta sabaia jo eta lurrera erortzen ziren, ikaraz hegalak astintzen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 79. orr.
Usategiko leihoetara usoak hegan bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1151. orr.
Isolamenduari deitzen zaio han usategia, goian baitago, bigarren solairuan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 126. orr.
Usategian ez geneukan ezer, ez aldatzeko jantzirik, ez libururik, ez kristorik. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 126. orr.
Usategiko ziegan aldizkari baten orria aurkitu nuen, eta, besterik ezean, orri huraxe irakurri nahi nik! Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 126. orr.