Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
usatar izlag/iz USAkoa, USAri dagokiona; USAko biztanlea.
Horrez gainera, Kuban usatar militarren batek zuzengabekeriaren bat egin baleza, balizko hori militar usatarrek epaitzeko eskubidea ere adosturik dute. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 199. orr.
Tabako USAtarra, whiski eskoziarra, ardo frantsesa eta nik dakita ba zer ez zegoen, itxuraz, han. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 298. orr.
1946ko abuztuaren 6an Gustavo Duran errugabea dela diote usatarren inteligentzia zerbitzuek. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 314. orr.