Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Usantza eta ohitura zaharrek, gero, legeen indarra hartzen dute. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 163. orr.
Hala dio [Axularrek] ohitura edo usantzaren indarraz ari dela: [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.
Nahiz eta ez zen hura ene ohitura, ez ene usantza. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.
Atal bat eskaini nahi dio Garibairen euskararen aldeko apologista lanari, Garibai paremiologoari, [...]. eta baita Juan de Timonedaren eta beste hainbaten usantzan osatu duen ipuintxoen bildumari ere. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 45. orr.
Aita Bartolomek familia oneko gizon ongi-hazia eta ongi-hezia zirudien, eta bere moduetan eta usantzetan ere, jendeari zor zion tratuaz denaz bezainbatean, halakoa zen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 222. orr.
ohitura eta usantza (6); usantza eta ohitura (3)