Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dardarka eta hatsangaka zeudèn usakume bi haiek erakutsi zizkidan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 328. orr.
Beherago, usakume zuriak hegalka ari dira. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 532. orr.
Ekarri txahal bat, ahuntz bat eta ahari bat, hiruna urtekoak, usapal bat eta usakume bat. Elizen arteko biblia Has 15,9
Afaria ekarri zuen, usakumeak, sagar eta gaztaina saltsaz, eta botila bi ardo Moselako. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 89. orr.
Zartagineko lodia larunbat oro, dilistak ostiraletan, eta usakumeren bat igandetako goxagarri. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.
Usakume taldeak jaisten ziren plazan, eta gizon bat oihuka botikak saltzen ari zen, behaztopa eginarazten zioten kateak hautsiz. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 108. orr.