Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
usaingozatu, usaingoza, usaingozatzen (orobat usain-gozatu) da/du ad perfumatu.
Zu txukundu zaitez eta usaingozatu; gero, soingainekoa jantzi eta joan larrainera. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 98. orr.
Sydenham sendagile ingelesaren formulan, opio hautsa alkoholarekin nahastuz egiten zen, azafraiez ematen zitzaion kolorea, eta Malagako ardoaren esentziaz usaingozatzen. Txukundu, usain-gozatu eta soinekorik ederrenaz jantzi zaitez. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 130. orr.