Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
urtzaile iz metalak-eta urtzen duen pertsona.
Gauza jakina da suak objektu batzuk urtu egiten dituela, beste batzuk gogortu, egosi, erre, zuritu eta belztu egiten dituela, eta norbaitek suari "zuritzaile", "beltzaile", "erretzaile", "egosle", "gogortzaile" eta "urtzaile" delako atributuak egotz baliezazkio, egia lerrake. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 130. orr.
Domingo de Ballenilla ezkila urtzaile eta egilea, asturiarra, Trasmiera merindadeko Isla herrikoa. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 39. orr.
Jaunak esan zidan: "Begira nolako prezioa ezarri dioten nire buruari. Eramazkiozu tenpluko urtzaileari". Elizen arteko biblia Za 11,13