Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urtxintxa da arriskuan dauden espezietako bat. Berria - Gaiak 2004-10-26
Bitartean gurasoak hirian egoten ziren lanean, bi seme-alabak eskolan, urtxintxak arboletan, txoriak zeruan, eta Giovanni, esan dizuedan bezala, egun guztian ezin asmaturik zer egin. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 34. orr.
Urtxintxak, ezagutzen zituztelarik, beren agindura azaltzen ziren arboletatik, eta eskuetara igotzen zitzaizkien. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 149. orr.
Funtsean Behenafarroan ere oihanak gaindika baziren eta erran batek zioen lehengo denboretan urtxintxa bat Ezterenzubitik eta Baionara arbolaz arbola joaiten ahal zela jauzteka lurra sekulan hunkitu gabe. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 69. orr.
Urtxintxek ere, adibidez, gauza bera egiten dute intxaur eta hurrekin. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 38. orr.
Leku gehiago izango bagenu... -murmurikatu zuen-, urtxintxen kaiola batean bizi gaituk. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 445. orr.
Hitzek dantza egiten zuten beren aurpegietan, urtxintxen moduan. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 131. orr.
Bizikletarako galtza motzak eta komiki-liburuetako urtxintxen itxurako txapinak -ergel eta gusturik gabeak bere ustez- jantzita dituela. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 35. orr.
Urtxintxa- edo hegazti-habiak edo oihaneko bertze mila animalia bertatik bertara obserbatu ahal izaiteko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 90. orr.