Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mutilak zopa edan zuen, zopa urtsua eta ez behar bezain beroa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 121. orr.
Gizonaren begi urtsuek emakumearen ezpainei behatzen zieten, honek pastel motak aztertu eta hitz egiten zuen artean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 59. orr.
Haren begi urtsuetan denbora bezain zaharra zen oinaze jasanezin bat irakurri nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 124. orr.
Irria baino gehiago begiak geratu zitzaizkidan barruan iltzatutrik: urdinak, urtsuak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 137. orr.
Ardi melankoliatsuak, bisitariei ganbarako paretetaik aurpegikera galdetzailez, begi hustu eta urtsuz begiratzen zietenak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.
Gero neure burua bistatu nuen haren begi nini urtsu eta erorietan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 109. orr.
Esne urtsuaren antzeko begi urdinen gainean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 337. orr.
Esne urtsuaren tonua ematen dio ilargiak mendi hegal zabalari. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 11. orr.
Zuhaitzaren fruiturik jorienak eta urtsuenak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 489. orr.
Aurreko patioan jasotzen genituen bisitariak, eta te hotza, ur beroa eta sake urtsua eskaintzen genien. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 147. orr.
Ez zuen ahogozatzen jaten ari zen bildots-txuleta urtsua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.
Izerdi urtsuagoa eta errazagoa botako duzu ilbeheran. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 486. orr.
Odol-plasmaren oso antzeko likido urtsu bat da likido sinobiala. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 42. orr.
Droga bat gorputzera sartzeko, eraginkorragoa da larruazala ukenduz igurztea disoluzio urtsu batez gaina bustitzea baino. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.
Biharamunean aurkitu zuten gorpua harkaitzen arteko soilgune urtsu batean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 162. orr.
Dachau-ko kanpalekua toki intatsu batean, urtsu batean eraikia zen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 125. orr.
Zoladura heze eta konkatuak ere, putzu urtsuz zipriztindurik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 39. orr.
Ahoan zaporea sentitzen dugu, mastekatzean jana esprimitzen dugunean, norbaitek belaki urtsua eskuan estutu eta lehortuko balu bezala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 267. orr.
Nilo ibai urtsuaren abantaila handiak zituena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 890. orr.
Euri kopuru eta litroen emanera bagoaz, berriro gure Donostialdea da urtsuena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 267. orr.
Betaurreko beltzak jantzita ere, min urtsu eta suntsitzaile baten erasoa nabari zitzaion Josefinari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.
Kraskada urtsua imajinatu zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 266. orr.
Esango nuke ezpainak ere zuriz margotuta zituela, zuri urtsu batez. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 99. orr.
Irratiko musikak, bolumen guztian segitzen zuelarik, ez zidan arintzen halako egurats-kolore urtsu batek nigan beti eragin ohi duen arima-giroa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.
Pentsalari guztiak dira amesti; egoera urtsu eta flotagarrian dagoen pentsamendua da amets giroa. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 143. orr.
Harryren begiak urtsu jarri ziren berehala, baina ez zituen itxi. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 97. orr.
Harryri Hantura edabea urtsuegi atera zitzaion, baina burua beste gauza garrantzitsuago batzuetan zeukan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 158. orr.
begiak urtsu (3)