Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
urtikaria iz larruazalaren sindromea, orban eta hantura arrosa hazgaletsuak ezaugarri dituena.
Feminismoak ia urtikaria eragiten die hainbat gizonezkori. Berria - Euskal Herria 2004-05-01
Espainiako Indar Armatuak Euskal Herrian egotearen aurka daude abertzaleak beti, eta Espainiako bandera hegazkinen gasekin ikusteak urtikaria sortzen die, baina konstituziozaleak oso pozik gaude Indar Armatuen erakustaldiaz. Berria - Euskal Herria 2004-09-19