Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etxetik kanpo igaroko du Urtezaharra, Estorilen ariko baita abenduaren 31n. Berria - Kultura 2004-12-29
Trufa beltz handi batekin egin nuen topo, eta 2000ko Urtezahar hura etorri zitzaidan gogora. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 121. orr.
Horiek guztiak pentsatu nituen 1993ko Urtezaharrean, Guatemalan lagun batzuen etxean festa koxkor bat ospatzen ari ginela. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 77. orr.
Urtezaharrean ospatzen den Mallorcako Diadaren bezperan. Berria - Mundua 2004-01-03
Diru zama hortan, ez dira haatik Eguberri eguneko bazkaria eta Urtezaharreko afaria kondutan hartuak. Herria 2004-01-08
Gainerako bidaiariak urtezaharreko ohizko jai konbentzionalean murgilduta dituzu. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 71. orr.
Urtezaharretik greban dira Erandioko zahar etxean. Berria - Ekonomia 2004-01-17
Urtezahar gaua atzo ospatu genizun hemen bertan, bidaiari abiatzean! Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 75. orr.
Urtezahar gauean labankadaz hil zuten gazte bat Jose Mari Olabarri kalean. Berria - Ekonomia 2006-01-03
Bihar urtezahar eguna da, Tomen etxean azken gaua. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 66. orr.
Ez da, beraz, askorik arriskatu behar Urtezahar bezperako bozketaren emaitza aurreratzeko. Berria - Euskal Herria 2004-12-26
urtezahar gaua (3); urtezahar gauean (9)