Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egun gutxi falta dira Joseluren urtemugarako. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 122. orr.
Gaur hire urtemuga duk, ezta? Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 57. orr.
Gure umearen urtemuga zen, eta eskolako lagunak etorri ziren etxera, hamar bat, semearen hamargarren urteurrena ospatzera. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 95. orr.
Zapuztua nengoen ardoarengatik (besterik merezi zuen nire 50. urtemugak, nik hala uste behintzat, egia esan!), baina, gainerakoan, oso pozik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 132. orr.
Urtemuga ospatu eta hurrengo egunean ziplo jabetu nintzen nire egoera berriaz. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 59. orr.
Hire izenean egin diagu topa. Guztiz ahazturik zegoen urtemugaz, eta ez zionez inork ere deitu zorionak emateko edo gauza onak opa izateko, ez zen hurrengo eguneko goizeko ordu biak arte gogoratu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 57. orr.
Ez diozu aspaldi deitzen bere urtemuga egunerako. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 50. orr.
Nire urtemuga-eguna ahazten bazaizu, ez dut uste inoiz barkatuko dizudanik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 258. orr.
Bi ordu geroago aitona hilik zegoen, bihotzekoak jota, eta hilbeila bihurtu zen urtemuga-bazkaria. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 184. orr.
Ez zenion inoiz ezer esan, baina urte hartan ez zenion urtemuga erregalorik eman Luisi. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 50. orr.
Urtemuga postalak edo urteberri-zoriontsukoak. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 51. orr.
Bastillaren hartzearen lehenbiziko urtemugaren ospatzeko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 59. orr.
Herio-kanpo deitoragarri heietan bizirik gelditu jende gaixoak libratu zirelako hiruetan hogoigarren urtemuga ospatzen den keinka huntan. Herria 2005-01-20
Errepublikaren urtemuga ospatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-04-14
Joan den larunbatean bete da Irakeko gerla hastapenaren lehen urtemuga. Herria 2004-03-25
Gerardo Lopez de Gereñuren jaiotzaren ehungarren urtemuga bete da aurten. Berria - Kultura 2004-06-17
Aspaldidanik 23F deitutakoaren XX. urtemuga zen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 175. orr.
Sarraskiaren urtemuga aldarrikapen egun bihurtzea nahi du LABek. Berria - Ekonomia 2006-02-25
Taldearen 10. urtemugarekin bat egingo du diskoaren argitalpenak. Berria - Kultura 2006-01-25
Ni etxetik bidali aurreko egunean, Marsellako Tarotaren edizio aski garestia egin nion opari, gure ezkontzaren urtemugaren oroigarri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.
Inkesta bat agertu da prentsan, Chavezek gobernuan daraman urtemugan herriaren egoera psikologikoa aztertzen duena. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 78. orr.
Gor disketxeak 15 urte bete ditu aurten, eta urtemuga garrantzitsu hori ospatzeko, jaialdi handia antolatu du larunbaterako. Berria - Kultura 2006-04-06
Lucius Annaeus Seneca Kordobako idazle eta pentsalariaren jaiotzaren 2000. urtemugaren haritik. Berria - Kultura 2004-04-03
2004ko urtarrilean matxinada zapatistaren hamargarren urtemuga-ekitaldiak zirela eta. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.
· Lehenengo aldiz zortzi urtean, esaterako, ahaztu egin zitzaion Almaren eta bien ezkontza-urtemuga. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 22. orr.
Biharamunean, irailaren 23an, eta lau egun aurretik efemeridea eta ospaketak iragarriz, Txiki eta Otaegiren XXV. urtemuga kari, artikulu hunkigarri bat zekarren gure prentsak. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 78. orr.
bere urtemuga (4); ehungarren urtemuga (5); errepublikaren urtemuga (5); estatutuaren urtemuga (3); hamargarren urtemuga (4); heriotzaren urtemuga (3); hirugarren urtemuga (5); lehen urtemuga (5)
urtemuga bete (4); urtemuga beteko (6); urtemuga beteko da (3); urtemuga betetzen (3); urtemuga dela eta (10); urtemuga egunean (3); urtemuga garrantzitsu (3); urtemuga gogoratzeko (7); urtemuga hunen karietarat (3); urtemuga izan (3); urtemuga kari (8); urtemuga ospatu (11); urtemuga ospatu du (3); urtemuga ospatuko (7); urtemuga ospatuko du (5); urtemuga ospatzeko (26); urtemuga ospatzen (8)
hirugarren urtemugaren (3); urtemugaren harira (14); urtemugaren karietara (4)