Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

urtekari1 1 iz urtean behin argitaratzen den aldizkaria, eskuarki urteko berriez edo gaiez diharduena.

Gara egunkariaren urtekaria daramat, inprentatik atera berria.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 134. orr.

Nekez zabalduko zuen egunkari, aldizkari, hilabetekari, urtekari edo ehunurreneko gomendiozko libururik, zinema-zerrenda begiratzeko ez bazen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.

Eliza atean 8 eurotan salgai hatxemanen duzue Euskaldun Gazteriaren urtekaria.  Herria   2005-12-29

Urte guziz Herriko Etxeak sasoin huntan agertzen duen kaseta edo urtekaria, joan den astean, gure herriko etxe guzietako gutun ontzietan aurkitu dugu.  Herria   2005-02-27

Nafarroako Ekonomiaren 2003ko urtekaria aurkeztu zuen Tabernak.  Berria - Ekonomia   2004-06-17

Irudiaren munduan lanean dabiltzan profesionalen urtekari bat osatzen ari gara, adibidez.  Berria - Kultura   2004-02-14

Ohartu gara aurten hogei herri berrik nahi izan dutela beren izena euskaraz ager zedin telefono urtekarian.  Herria   2001-07-26

2 historia-gertaera garrantzizkoenak uztez urte azaltzen dituen liburua.

Ongi gordeta ditut garai hartako Gorteko Urtekariak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 146. orr.

Pepinen armada Akitanian sartu eta gero, harrapakin eta jopu ugariz itzuli zen, diote Metz-eko Urtekariek.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 276. orr.

Kontuz esango nuke hori, eta frankoen urtekarien egileak ezjakinak izan ez zirelakoan beti ere.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 349. orr.

Tazito, Urtekariak, III. lib., XXV., 117. or.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 361. orr.

"Inperio austrohungariarraren urtekari ahaztuetan aipatzen da gure izena", dio azken Trottatarrak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 171. orr.

Austria Behereko urtekaria, Vienako urtekari komunala, eta monarkia austro-hungariarraren gorteko eta hiriko liburua ere eskatu zituen, eta, lehenbiziko bietatik, baita aurreko urtekoa ere.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 79. orr.

Azken berrogei urteotako Armadaren Urtekariak hemen dira.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 166. orr.

Historia eta Geografiari buruzko Hiztegia, bi gai hauei buruzko Atlas unibertsala, Joâo Soaresena, zaharra, Urtekari Historikoak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

telefona urtekarian (4); telefono urtekarian (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus