Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure egutegia urteka antolatuz gero, noizbehinka egokitu beharko dugu, urte bakoitzean beti izango baikenituzke ia-ia sei ordu sobran. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 28. orr.
Ez urteka kontatzen zenak eta ez segundoka kontatzen zenak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.
Bigarren zatian, lan bera egina da, bainan urteka, 1757tik 1944a arte. Herria 2003-06-05
Lan gaitza egin du Xabier Altzibar-ek Manex Hiriart-Urruty-ren idazlanak bil eta bil, denak sailkatuz gaien arabera eta gai mota bakoitxarentzat urteka. Herria 2004-09-23
Poliki-poliki taxua ematen hasi zitzaion Administrazio lan hari, eta handik hamabi hilabetera paperak oro pilatuta zituen, gaika eta urteka. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.
Gobernuak, astronomoak bezala, urtekako neurketaz arduratzen dira, baita errepikatzen den urte-zikloaren artikulazioaz ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.