Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arras ongi oroitzen nintzen horretaz: bere patroi sainduaren besta eta urteburua egun berean ospatzen zituelakoz. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 23. orr.
Atzo betetzen baitzen Manex Goihenetxeren heriotzaren lehen urteburua. Berria - Harian 2005-05-03
Erdozaintzi Etxarten heriotzaren 20. urteburuaren karietara, arte plastikoei arreta ematea pentsatu dute antolatzaileek. Berria - Kultura 2004-11-07
Uriarte Donostiako gotzainedo apezpikua garbiki mintzatu da bere apeztasuneko urteburuan eman duen mezan. Herria 2001-10-25
Urteburu aipagarri horren karietarat, nola ez eskertu Paul Fagoaga, bertute handiko gizona, eta familia guzia, aipamen berezi batekin Luixa eta Maite-rentzat? Herria 2001-07-12
Artetan, batek edo besteak urteburua nahi zuelarik ospatu, alimaleko mozkorrak biltzen ziguten gehienek, garagardoa merke baitzen eta nasai. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 59. orr.
Nornahi etxekoen urteburu, besta edo adiskideen ospakizun berezi edo oroigarriren bat inon izaten zenean, Pedro Juan genuen bertsogile Kaliforniako alde honetan. Berria - Kultura 2004-07-09
Urte guziz, kartsuki ospatzen dugu etortze horren urteburua. Herria 2003-12-25
Apirila baita Baionan Kantuz-entzat urteburuaren hilabetea. Herria 2004-04-22
Halaber, ospatu uzta-jaia, soroan erein duzuenaren lehen fruituena; baita urteburuko uztabiltzearena ere, zeuen soroetako lanaren fruituak biltzen dituzuenekoa. Elizen arteko biblia Ir 23,16