Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urtebete edo bi zaharxeago, berriz, erdiko neskatikoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.
Emazte eta modelo zuena hil, eta urtebete edo bira margotu zuen Rossetti-k, haren oroitzapenetan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 130. orr.
Isunak eta urtebete eta hamar urte bitarteko kartzela zigorrak ezartzea aurreikusten du egitasmo horrek. Berria - Gaiak 2004-10-28
Ez dakit zenbat iraun zidan sukarraldi anarkistak: urtebete, bi gehienez ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 37. orr.
Urtebete eta ia hiru hilabete. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 97. orr.
Urtebete zaharragoa zen, buru erdi luzeagoa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 174. orr.
Urtebete luzea daramazu mugaren alde honetan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 27. orr.
Eta hala joan ziren egunak, eta joan zen urtebete hura. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 589. orr.
Aunitz ikasi duk kartzelan eduki hauten urtebete honetan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 194. orr.
Urtebete osoa egin zuten eliz elkarte hartan elkarrekin lanean. Elizen arteko biblia Eg 11,26
Urtebete osoan egon zen gutunik bidali gabe. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 55. orr.
Urtebete luze joana zen ordurako emaztearen hilotza erraustu zutenetik. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 175. orr.
Urtebete luzea joan da Artozkiko eta Muniaingo azken etxeak eraitsi zituztenetik. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 10. orr.
Urtebete bikaina egin nuen Sportingekin. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 95. orr.
Juan Bautista besteak baino urtebete zaharragoa zen eta estudioak utziak zituen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 69. orr.
Banuen anaia bat, urtebete nagusiagoa. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 66. orr.
Feniziarrek urtebete egin zuten uhartean, sal-erosketa lanetan. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 111. orr.
Madrilen, berriz, urtebete egin nuen. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 66. orr.
Urtebete egina zuen orduko ikastolan, eta bazekien, nonbait, euskara "ona" eta "txarra" bereizteko adina. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 135. orr.
Horrela bada, joan den udazkenean urtebete egin du, guztiz ondoez bitxi azaldu ezinak izan nituen bat-batean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.
Urtebete emango dugu negozioak egiten eta dirua irabazten. Elizen arteko biblia St 4,13
Lehenbiziko asmoa zera omen zuen, urtebete ematea Delosko indusketa-lanen garaiko zenbait adiskide grekorekin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 301. orr.
Babes lanetan urtebete neraman. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 80. orr.
Urtebete zeraman Altzan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 11. orr.
Urtebete egon zen, azken batean, haren alboan, eta ez alferrik. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 76. orr.
Urtebete geldituko da etxean, edozein betebeharretik libre. Elizen arteko biblia Dt 24,5
Lehen hezkuntza aldia urtebete luzatzea proposatu dute. Berria - Gaiak 2004-05-22
Urtebete iraun zidan sukarrak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 237. orr.
Baina gero urtebete hartu eban libre, zuzeneko esperientziak izateko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 68. orr.
Urtebete pasatu aurretik monasterioa utzi eta Erromara joan zen Alfontso, aita santuarengana zuzen-zuzenean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 206. orr.
Esther azkenekoz ikusi nuenetik urtebete pasea zenean, [...]. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 88. orr.
Urtebete joan da eta goiz batez zikloa hasten da berriro. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 67. orr.
Urtebete iragana zela erran zitekeen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 268. orr.
Laguntza urtebete berandutu zen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 55. orr.
Urtebete da Berdabioko jauna kartzelan sartu zutela. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 136. orr.
Bada urtebete gutxienez ikusi ez dudala. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 86. orr.
Urtebete bazen ez nuela ikusten. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 19. orr.
Bazen urtebete Ernst Jüngerren Altzairuzko ekaitzak oroitzapen-liburua irakurri nuela. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 22. orr.
Bazen ia urtebete Narniko Albertino izeneko gizon batek begietako argia erabat galdu zuela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 268. orr.
Urtebete ere ez zen musikagilea zendu zela. Askoren artean «Rataplan» - 78. orr.
Urtebete izango zen Andonik eskatuta atera ziola. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 183. orr.
Atzo urtebete hil zen Martin Ugalde kazetari eta euskaltzale handia. Berria - Harian 2005-10-05
Orain urtebete, ez, orduan ez zitzaidan berdin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 84. orr.
Duela urtebete izan zen, barren! -oihukatzen zuen, hizpidera ekarritako gertakariren bat oroitzean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 168. orr.
Urtebete atzo, Maiatzaren Lehena, haizeak errautsak sakabanatu zituenetik. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 110. orr.
Esan zidan ia urtebete ibili zela basamortuan oinez. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 81. orr.
Urtebete eskas iraun zion Charley-k. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 167. orr.
Gogoan dut urtebete doi egin nuen ostatu bateko neskame bularjoria. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 210. orr.
-Urtebete inguru egingo zuen bertan. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 120. orr.
Urtebete pasa neraman [...] egunero ordu bertsuan jaikitzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 18. orr.
Urtebete pasatxo zen aldatu nuela. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 125. orr.
Egunari egun, urtebete pasatxo egin nuen han. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 297. orr.
Handik urtebete pasatxora hasi zen guztia. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 220. orr.
1999ko martxoan biztanleen %81a itxaropentsu bazegoen, urtebete ondoren %59ak soilik aitortzen du itxaropen hori. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 78. orr.
Mariaren aita urtebete lehenago hila zen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.
Urtebete lehenago bezala, beti bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 126. orr.
Urtebete geroago, bi hirien artean bakea izenpetu zenean, Frantzisko Asisa itzuli zen beste preso lagunekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 495. orr.
Urtebete baino gehiago genuen elkar ikusi gabe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.
Duela urtebete baino gutxiago Zaldizko Beltzek pasabideak konkistatu zituzten berriro. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 36. orr.
Urtebetez biziko gara hemen; gero etxera itzuliko gara. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 72. orr.
Urtebetez aritu dira zientzialariak lagin haiek aztertzen. Berria - Gaiak 2004-08-21
Urtebetez alde egin nahi duzu zure inguru maite itogarritik. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 17. orr.
Urtebetez Parisa eta beste urtebetez Londresa joan nahi nuke. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 299. orr.
Urtebetez lanik egin gabe egotea kaltegarria izan zen niretzat. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 63. orr.
Urtebetez gerra latz egin ondoren. Txillardegi «Putzu», 1999 - 236. orr.
Ordurako urtebetez ibiliak ginen elkarrekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 341. orr.
Ia urtebetez geldiarazi zituzten urtegia egiteko lanak. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 48. orr.
Urtebetez edo gehiagoz esperimentutan eta zalantzan ibili ondoren, aldi kementsu eta emankor bati eman zion hasiera I. jaunak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.
Indartsuenek ere ezin zuten hotza eta gosea urtebetez baino gehiagoz eraman. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 69. orr.
Idatzi dudan guztia neure buruan daukat duela urtebetez geroztik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 331. orr.
Kanpora, urtebetez. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 17. orr.
Beste urtebete igaro zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 35. orr.
Pasatu zen beste urtebete. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 88. orr.
Itxaron ezak beste urtebete. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 13. orr.
Urtebetez Parisa eta beste urtebetez Londresa joan nahi nuke, hizkuntza ikasi eta artearen historiako ikasketak egitera. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 299. orr.
-Bizirik dagoela entzuten badut, beste urtebete itxarongo dut ama inori emaztetzat eman gabe. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 15. orr.
Beste urtebete gutxienez, andereñoaren mareari buruzko irudi eta metaforak entzuten. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 10. orr.
Beste urtebetez karguan jarraitzeko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 307. orr.
Biztanleriaren hezkuntza batez beste urtebetez luzatuko balitz, %4 eta %9 bitartekoa izango litzateke horrek epe luzera BPGean izango lukeen eragina. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.
Beste urtebeteko kontratua nuen eta hura hausteko etete klausula ordaindu beharra zegoen. Berria - Kirola 2004-03-03
Iragan denboraldian kostata berritu zenuen kontratua beste urtebeterako. Berria - Kirola 2004-03-25
Aitona bat aztertu dut, begi-lausoa du, eta ebakuntza egin beharko diote sei hilabete edo urtebete barru. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 23. orr.
Galdeketa urtebete barru egitekoa da. Berria - Harian 2005-05-31
Interesak urte-bukaeran eskuratu ordez, sei hilabetetik behin eskuratu eta berriz inbertitu bahitu, hauxe edukiko huke urtebete barru bankuan: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 406. orr.
Neure ituna Isaakekin egingo dut, Sarak urtebete barru sasoi honetan sortuko dizun semearekin. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 49. orr.
Martin Ugalde berriketari, idazle, politikari eta euskaltzale handiari omenaldi bat eskainia izan zaio Andoainen, haren heriotzearen urtebete kari. Berria - Kultura 2004-11-24
Haren sorreratik urtebetera gabe, gaztelua doluz jantzi zen berriz, baina ez neskatikoarendako. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 67. orr.
beste urtebete (30); beteko da urtebete (5); duela ia urtebete (5); duela urtebete (161); duela urtebete bezala (4); duela urtebete edo (4); duela urtebete hasi (4); duela urtebete inguru (8); duela urtebete pasatxo (8); gaur urtebete (5); gutxienez urtebete (8); hilabete edo urtebete (5); ia urtebete (35); orain dela urtebete (36); orain urtebete (40); orain urtebete inguru (4)
urtebete arteko (5); urtebete baino ez (5); urtebete baino gehiago (36); urtebete baino gutxiago (4); urtebete baino lehen (6); urtebete barru (25); urtebete behar (6); urtebete behar izan (4); urtebete beranduago (17); urtebete besterik ez (6); urtebete bete (4); urtebete beteko (4); urtebete bezala (5); urtebete da (13); urtebete darama (15); urtebete daramagu (4); urtebete daramala (4); urtebete daramate (10); urtebete doi (4)
urtebete edo bi (4); urtebete egin (35); urtebete egin ondoren (5); urtebete egin zuen (7); urtebete egindako (4); urtebete egingo (9); urtebete egingo du (7); urtebete egon (5); urtebete eman (22); urtebete eman zuen (7); urtebete ere ez (7); urtebete eskas (17); urtebete eskasean (5); urtebete eta bi (6); urtebete falta (6); urtebete gehiago (7); urtebete geroago (53)
urtebete igaro (36); urtebete igaro da (14); urtebete igarota (5); urtebete inguru (33); urtebete inguru hasi (4); urtebete inguruko (7); urtebete iraun (5); urtebete irautea (4); urtebete itxaron (7); urtebete izan (5); urtebete izango (11); urtebete izango da (6); urtebete joan (7); urtebete joan da (5); urtebete jokatu (4); urtebete lehenago (64); urtebete lehenagoko (5); urtebete luze (5); urtebete luzea (4); urtebete neraman (4)
urtebete ondoren (4); urtebete osoa (7); urtebete pasa (12); urtebete pasata (4); urtebete pasatu (19); urtebete pasatu da (6); urtebete pasatxo (24); urtebete pasatxo egin (4)
azken urtebetean (19); beste urtebetean (6)
beste urtebeteko kontratua (6); duela urtebeteko (13)
urtebeteko epea (18); urtebeteko epea eman (4); urtebeteko epean (18); urtebeteko hamalau arkume (7); urtebeteko kartzela (15); urtebeteko kartzela zigorra (15); urtebeteko kontratua (15); urtebeteko lana (4); urtebeteko zazpi arkume (6); urtebeteko zigorra (10)
egin eta urtebetera (4); handik urtebetera (55); hemendik urtebetera (9); urtebetera edo (5)
beste urtebeterako (16); beste urtebeterako kontratua (6); kontratua beste urtebeterako (5); urtebeterako kontratua (11)
urtebeteren buruan (18); urtebeteren ondoren (9)
urtebetetik gora (10)
beste urtebetez (57); beste urtebetez jarraituko (7); beste urtebetez jarraitzeko (5); beste urtebetez luzatu (4); beste urtebetez luzatzeko (4); ia urtebetez (14); urtebetez jarraituko du (6); urtebetez jarraitzeko (6); urtebetez luzatu (11); urtebetez luzatzeko (5)