Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Bihar urtats da, elgarri urteberri onaren desiratzeko eguna. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 23. orr.
Urtats iragan da beraz eta urte berri bat hasi. Herria 2004-01-08
Abendo erditan berantenaz, eskutan ukaiten ahalko omen ditugu euro batzu, usatzeko, nahiz ez ditugun egiazki baliatzen ahalko Urtats arte. Herria 2001-05-17
Antxuaren arrantza Urtats arte debekatua egonen dela. Herria 2005-09-22
Etxe berrian, hilabete baten buruko sartu beharrak ziren, eguberri eta urtats han ospatzeko. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.
Urtatsez berriak biziki hobeak ziren esperantza suspertu zitzaigun. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 106. orr.
Artzainak ikusiko du ere zein diren Eguberriz edo Urtatsez saltzeko prest direnak, prezio hoberenean, memento hoberenean. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 79. orr.
Urtats goizean, harridurari harridura, soldado batek ateko leihatilatik paketa ttipi bat eman zidan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 23. orr.
Urtats biharamunean idekitzekoa dute. Herria 2005-10-13
Joanden aste hortan, Urtats bezperan. Herria 2003-01-09
UMP alderdiak bere hautagaia ez duela hautatuko bozen aintzineko Urtats irian baizik... Herria 2005-09-22
Eguberri eta urtats egunak etxean pasa nituen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 181. orr.
Urtats besta on! Herria 2004-12-30
Bidaia horretarik landa, bere alabaren partetik, urtatseko hitz anodinoetaz besterik ez zuen ukan Maienak. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 158. orr.
Bush amerikano presidentak aipatu du Irakia Urtatsetako bere solasetan. Herria 2003-01-09
Aurtengo urtatsetik urriaren 31a artio, hamar hilabetez beraz, 28000 beribil erreak izanak dira gure Frantzia eztian. Herria 2005-11-17
Hori da Eguberriko argiaz eta bozkarioz bihotza beterik, Urtats-kari egiten dutan esperantzazko agiantza kartsua. Herria 2005-12-29
Agintari gehienek mezu zerbait zabaldu dute Urtats-kari. Urtatskari, usaian bezala, Chirac presidentak zabaldu du bere mezu berezia. Herria 2003-01-09
Urtaskari usaian bezala Herriko Etxeak gonbidatu ditu herriko elkarte guzien arduradunak. Herria 2001-01-18
Euskararen alde borrokatzen den emazte bati eman diote urtaskari "Légion d'honneur" xingola. Herria 2001-01-11