Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urruntze horren arrazoiak azaldu zizkigun. Berria - Euskal Herria 2006-04-11
Poesia ez da, sarri esaten den bezala, hizkera arruntetikako urruntze bat; hizkera arrunta da hizkeraren osotasunarekiko urruntzea. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 47. orr.
Betiko urruntze hori ez da gehienetan bat-batekoa izaten. Zure urruntzeak lagunt gaitzala guziak elgarri gehiago hurbiltzen. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.
Urruntzearen hirugarren kausa India eta Ingalaterra arteko komunikazioen bizkortzea izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.
Nasa zabala eta luzea, eta hortik hara ezker eta eskuin, ipar eta hego, trenbidearen bi aldeetaranzko urruntze amaigabea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 120. orr.
Agintarien espetxe politika, dispertsioa eta euskal preso politikoen urruntze sistematikoa. Berria - Euskal Herria 2004-07-10
Nola amorante batzuei gorputzen urruntzerik tipienak arimen urruntze guztizkoa dakarkien. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.
Fernanek gau bolkaniko bat du amets, aste osoko urruntze nahitaezkoa berdinduko duena. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 79. orr.
Iheserako premiak eta ihes egin beharrak eta, aldi berean, urruntzeak sortzen zion melankolia alkoholaz arintzen saiatu zen. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 92. orr.
Horrela, neure burua leize barnetik urrundu nahiez, berriro amiltzen nintzen; behin eta berriro urruntze ahaleginetan saiatu ala, are eta sakonago jausten nintzen amildegian. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 222. orr.
Presoen bizi baldintzak hobetzeko dela esaten ari dira [...] baina, faltsukeria galanta da, hori esatearekin batera, urruntze politika mantenduko dutela esaten ari baitira. Berria - Harian 2005-08-14
Gaur 30 egun egingo ditu Julen Atxurra presoak gose greban, bere aurkako urruntze eta bakartze neurrien aurkako protesta gisa. Berria - Euskal Herria 2004-03-02
Ukaezina da gaiaren aurreko urruntze-tartea askoz ere handiagoa dela molde honetako bertsoetan laburragoetan baino. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 193. orr.
Ez nuen ordu arte hartu urruntze irudi bat egiteko xedea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 412. orr.
Bi lagun atxilotu dituzte urruntze aginduak hausteagatik. Berria - Euskal Herria 2004-05-20
Bikotekide ohia erasotzeagatik jarri zioten urruntze-agindua hautsi izana leporatu diote 20 urteko gazteari. Berria - Euskal Herria 2006-04-26
18k bikotekideak mehatxatu dituzte, eta hiruk urruntze aginduak urratu dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-08-12
Epaileak salaketa artxibatu egin zuen hasieran, baina maiatzean berriz ireki zuen kasua eta 500 metroko urruntze agindua ezarri zion. Berria - Kirola 2004-11-26
Gizonezkoak urruntze agindua zuen ezarrita. Berria - Harian 2005-08-11
Gizonari urruntze eta inkomunikazio agindua jartzeko eskatu zuen emakumeak. Berria - Euskal Herria 2006-04-19
Ofelia Hernandezen ustezko hiltzailea aurretik pentsatutako hilketagatik eta urruntze agindua ez betetzeagatik zigortzeko eskatu dute. Berria - Euskal Herria 2006-01-13
Urruntze aginduak ez al du huts egin? Berria - Euskal Herria 2006-02-17
urruntze agindua (34); urruntze agindua ezarri (4); urruntze agindua hausteagatik (8); urruntze agindua hautsi (3); urruntze aginduak (14); urruntze aginduak ez (4); urruntze aginduak hausteagatik (3); urruntze bat (3); urruntze hori (9)