Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

urruntasun 1 iz urruna denaren nolakotasuna; urruneko aurkintza.

Soinuen urruntasunak aldendu egiten dizu bertzearekiko, kanpoarekiko hunkidura.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 12. orr.

Bretainiako erdi gunean da jarria Saint Carradec, Quimper, Lorient eta Saint-Brieuc-tik urruntasun berdintsuan.  Herria   2003-05-22

Bazirudien suzko mihiak piztu zitzaizkiola buruan, eta suak kanpora irten nahi zuela, gau oraindik ilunean urruntasun mugagabea erabat argitzeko.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 87. orr.

Edozein ehiztarik bere aldeko argudioak emango zitian, harrapakina gutxietsi, urruntasuna handitu, tiro egiteko posizioa txarra zela esan...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 161. orr.

Aldean nuen jendeak, era berean, zelaiaren urruntasunaz jabearazi ninduen, hau da, kirolarien urruntasunaz, eta orduan gogoratu nintzen Schopenhauer-ez, hark idatzi baitzuen urruntasunak pentsamendua handitzen duela.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 85. orr.

Kantu horren azken nota urruntasunean suntsitu zelarik, bet-betan jin nintzen errealitatera, orainera, bizitzara, gaura.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 72. orr.

Hitz arraroak entzun ditut eta urruntasunean arrisku berriak ikusten ditut.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 54. orr.

Erretagoardiako azken kasketak eta lantzak distiraka ari ziren goizaldeko eguzkipean, urruntasunean desagertzear.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 198. orr.

Gertatutako guztia urruntasunetik ikusten baduk, onartuko didak nekez aurki daitekeela hitz bigunagorik, leunagorik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 125. orr.

Urruntasun kronologikoa oso txikia izan arren, ezberdintasunak kontaezinak eta oso izaera ezberdinekoak dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 194. orr.

Azterketa arkeologikoak beste helburu bat izango luke: berak bilatuko luke ea espazioa, urruntasuna, sakontasuna, koloreak, argitasuna, proportzioak, bolumena eta profila ez ote ziren garai hartan kontuan hartuak izango.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 219. orr.

2 irud/hed

Eguneroko tragedia txiki horiek kontatzeko, urruntasun neurtu batez baliatzen da idazlea.  Berria - Kultura   2004-10-09

Indiako herri-administrazioan egon zen azkenaldiko britainiar funtzionarioak arrazoiz esan zezakeen bere urruntasuna bere eginbeharrak betetzeko zintzotasun moralaren ezinbesteko ordaina zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.

Diskurtsoaren batasuna bilatu genuen objektuen baitan, euren banaketan, euren ezberdintasunen arteko jokoan, euren arteko hurbiltasunean eta urruntasunean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 56. orr.

Zineman baizik gertatzen ez den distantzia psikiko bat, hurbiltasunez, txundimenez eta aldi berean ezin hurbilduzko urruntasunez osatua, eragiten duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

Gertatutako guztia urruntasunetik ikusten baduk, onartuko didak nekez aurki daitekeela hitz bigunagorik, leunagorik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 125. orr.

Haren urruntasun hura urtu nahi bainuen jada neure bihotzaren arragoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 134. orr.

Amak, marmolaren urruntasunetik, ohi zuen hoztasunez, kantitu ere gabe, gisa honetan ihardetsi zion aitari, berorika, jendaurrean ohi zuenez: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 74. orr.

Hala ezartzen zituen bertzeen aitzinean bere autoritatea eta bere eragina urruntasun hartarik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 77. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Urruntasun aire bat zeukan Carmichael jaunak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 191. orr.

· Hautemate urruntasun ezin hobe batean dago kokatuta, bere mugek informazio egokiaren aleak zedarritzen dituztelarik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus