Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
urrunsko adlag urrun samar.
Baina Miarritze urrunsko dago -errepikatu nion-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 314. orr.
Putzu kaletik kaia... urrunsko! Txillardegi «Putzu», 1999 - 83. orr.
Baina goazen aitzina, gai horrek urrunsko ginderamatzake-ta. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 27. orr.
Lizarratik ez urrun kokaturik (baina aski urrunsko, halere: bi ordu bide oinez) leku ezin aproposagoa zen halako bilera ezkutu goren horietako bat antolatzeko eta burutzeko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 206. orr.