Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Geltokiko buruaren usategitik heldu zen usoen urruma aditzen nuen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 24. orr.
Gero eta nabarmenagoak ziren jauregiko teilatu-ertzetan zebiltzan usoen urrumak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 202. orr.
Usapal maitemindu parea zen hura, eta uxapalak deitzen zieten denek, urruma eta txera besterik ez baitzen haien artean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.
Usoen urruma alaiak esnarazi zuen Joanes. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 236. orr.
Bere esku paralizatuei begira zegoen, guardaren usaina aditzen, usoenaren antzeko haren urruma suabea entzuten. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 154. orr.
Auhen apal bat, eta gero urruma sakon eta ozena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 273. orr.
Aitzindari izan ohi ziren zakurren zaunkak eta behien urrumak ere ez zituen entzun. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 52. orr.
Abereek zer urruma! urduri daude behiak, ez baitute larrerik. Elizen arteko biblia Jl 1,18
Abereek, haizea kontra zutenean ere oso urrutitik abioiak atzematen ikasi baitzuten, garaiz iragartzen zituzten, urruma luze eta ikaratien bidez, aireko erasoak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 40. orr.
Urruma zehazgabe batez erantzun nion. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 80. orr.
Kokotsa bastoiaren eskutokian igurzten zuen leunki, poztasunezko urruma isil bat egiten zuen bitartean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 215. orr.
Sarritan, otoitzean ari zela, beti berdina zen pozezko hots bat, usoen urrumaren antzekoa, ateratzen zuen: U! U! U! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1008. orr.
Zaldiak ia geldirik baitzeuden, giharrak lasaiturik prediku mamitsuaren urruma gozoaren eraginez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 67. orr.
Umeari uraren urrumak isurtzen duen hizkera entzuten irakatsi nahian. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 70. orr.
Ekaitz egunetan olatuen urrumak eta haizearen uluak entzungo ziren idazlearen etxetik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 154. orr.
Gustura asko hasiko nintzateke neu ere urrumak egiten. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 223. orr.
Zerra elektriko baten urruma heldu zait, segundo batzuez. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 106. orr.
Gorputza kulunkatzera utzi nuen autoaren urrumen konpasean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.
Zaldien irrintzia entzuten zen, eta Roata zekarren Hispano-Suiza-ren urruma. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 110. orr.
Motorraren urruma isiltzeaz batera, ordea, Koioteren arnaska estua entzun dute. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 17. orr.
Hementxe dago Karibdis irenskorra, eta Etnaren urrumak hementxe ari dira mehatxuka. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 71. orr.
Komunikazio bulegoan etengabean telegrafo eta telefonoen urruma goxoa eta txilinhotsa eta murmurioa aditzen ziren. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 23. orr.
Aldi berean, ateko txirrinaren urruma entzun zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 357. orr.
Ez zuen geldiarazi ez jainkoen ospeak, ez oinaztuek, ez ortziak bere urruma mehatxatiz. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.
Eguzkiaren urruma senti dezaket bizkarrean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 123. orr.
-Zoragarria litzateke -esan zuen Maisiek urruma-ahotsaz-, ezta, Jimmy? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 386. orr.
Une hartan langelan baitzen, bere uso-urruma xamur eztarriko hori egiten zuen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 249. orr.
Han dena zen kanpai-hotsa, brontzezko dirdira, kristalezko isla, bozina-hots, motore-urruma. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 411. orr.
Espaloian barna zebilen usoetako batek urruma egin zuen eta uso poloniar saldo bat bulegoko ate aldera hegatu zen. -O Jimmy -urruma egin zuen Alicek-, zurea bai bizitza kitzikagarria! Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 49. orr.
Amaiak atzera bota zuen burua, urruma eginez. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 133. orr.
Hagin zorrotzak erakusten zituen piztiak Branek urruma egiten zion bitartean. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 178. orr.
Ahots batek urruma egin zuen kamaina-ilaran. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 177. orr.
Azkenean, itsasontziaren adarrak urruma egin zuen hirugarren aldiz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 499. orr.
Gas-lanparak, katuen antzera, patxadan egiten zuen urruma. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 31. orr.
urruma egin zuen (11); urruma egiten (6)