Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

urritasun 1 iz urria denaren nolakotasuna.

Urria, usoek beren pasa egiteko aukeratzen duten hilea, batzuen ustez urritasunarekin lotua.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 40. orr.

Errana dut Neurritasuna, Urritasuna eta Xahutasuna Izpirituaren ahalmenak direla eta ez grinak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 375. orr.

Zeren kemena beharko baitugu beldurrak, urritasunak eta sufrimenduak gainditzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 324. orr.

Urritasunean dena duzu faltan, aberastasunean oro soberan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 144. orr.

Senatuak lukurrerien alde hain setatsu jokatzen zuen garaian, pobrezia, neurritasuna, urritasunarekiko maitasuna oso handia zen erromatarren artean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 91. orr.

Urritasunezko zazpi urteak hasi ziren, Josek esan bezala.  Elizen arteko biblia   Has 41,54

Niretzat euskaraz idaztea irakurle gutxiago izatea da, eta idazle bezala horrek pena ematen dit; baina bestetik, urritasun hori libertate eremua ere bada niretzat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 284. orr.

Irakurleen urritasuna ez da soilik euskal literaturaren arazoa.  Berria - Kultura   2006-04-12

Hainbat urritasunen esparruan aditu diren 40 lagun inguru daude zentroan.  Berria - Harian   2005-12-22

Badakit grekoen aurkikunde ilunak latinezko bertsoz argitzea zaila dela, batez ere sarritan hitz berri asko sortu behar baita, hizkuntzaren urritasuna eta gaien berritasuna bide.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 41. orr.

Kezka nagusia Euskal Herriaren nazio eraikuntzan emandako pausuen urritasuna da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Bazirudien zerbait esnatu nahi zitzaiola barnean, [...] familiarik gabeko bakartasunak, aurreneko zirraren pobretasun eta urritasunak, eta, azkenik, patuaren begirada latzak, modu aspergarrian begiratu baitzion, neguko elur-erauntsiak ganduturiko leiho batetik zehar.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 527. orr.

2 (izenondoekin)

Edan-kontuan ere urritasun gogorrez jokatzen zuen, gorputzari ardoa galaraziz, gogoa jakinduriaren argira zuzendu ahal izateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 886. orr.

Adimen urritasun larria edo sakona duten pertsonei zuzendutako zerbitzuak eskaintzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nire herrira ausarki iritsi da portugaldarren modestia, apaltasun, urritasun eta abengazio-izpirituaren ospea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 359. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arrazoia: tabako urritasuna.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 99. orr.

Proteina-urritasunaren ondorio dira munduko elikadura-arazo ia guztiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 213. orr.

Adingabea eta adimen urritasuna duena.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

Horietatik 268k entzumen urritasuna dute.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Trafiko handia dago, eta batzuek faroak piztuta dauzkate argi urritasunagatik, ekaitzagatik.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Beren odol-urritasun horrengatik jende ustelagoa izaten da ezpatari eusteko, baina inolako beldurrik gabe jasaten ditu beroak eta sukarrak, beroa izaten baitu bere gorputzeko atalen elikagai.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2730. orr.

Solasaldia -bestela ere ez oso luzea- bizkor zihoan isiltasunerantz hitz-urritasunaren bidetik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 168. orr.

Bakoitzaren portareari eta edan-urritasunari buruzko oharrak ere ipini zituen Sobakevitxek, orri-bazterrean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 160. orr.

5 (ekonomian)

Ekonomia urritasunaren edo murrizpenen zientzia dela esan daiteke nolabait.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

Ikusi zen diruaren manipulazioa oso bide praktikoa zela zorrak murrizteko eta ordainketa-bitartekoen urritasuna arintzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Ezin da dudarik egin kapitalen urritasuna [...] ekonomia garatuetan une jakin batean lan-eskua urria izatea baino okerragoa dela.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 141. orr.

Urrialdirik bada [...] prezioen gorakadak ez du eskaria murriztuko, alderantziz, erreserbak metaraziko ditu, urritasunari aurrea hartzeko nahiz espekulatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Tokiko erakundeen bitartekoen urritasunak ez du ordea krisiaren dimentsio globala ezkutatu behar.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Inflazioak eta zergek zentzurik gabe uzten zituzten irabazi neketsuen eta urritasunezko aurrezkien bertute tradizionalak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 386. orr.

6 (ekonomian izenondoekin)

Urrearen eta zilarraren urritasun positiboaz gainera, bada bi metal horien arteko urritasun erlatibo bat ere.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 73. orr.

Salneurri horrek euskarri du erkaketa, hain zuzen ere, bateko diruaren ugari eta urritasun erlatiboaren eta besteko, salerosian diren objektu edo merkatugaien urritasun edo ugaritasun erlatiboaren artekoa.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 87. orr.

Merkatuko prezioek argi handirik ez digute ematen natur baliabideen urritasun bio? sikoari buruz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 49. orr.

7 (ekonomian, hitz elkartuean)

Kapitalismo industrialaren garaian, izan ere, mozkin-iturri nagusia ez ziren urritasun-aldeak, ekoizpen-kostuetan gertatzen ziren aldeak baizik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 59. orr.

Urritasun-espirituak legegilearena izan behar du; on politikoa, on morala bezala, bi mugaren artean dago beti.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 251. orr.

· Historialariak bat datoz oro har urrearen gosea aipatzerakoan, urre-urritasuna eragozpena baitzen merkatarientzat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Altzairu urritasuna dago munduan, Asia aldean bereziki, eta Nissan autogileak, kasu, produkzioaren zati baten aldi baterako etete bat ere iragarri du Japonian dituen lau lantegietatik hirutan.  Berria - Ekonomia   2004-11-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ugaritasun eta urritasun (3); urritasun edo ugaritasun (3)

adimen urritasuna (6); entzumen urritasuna (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus