Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Monoi usaina dago, landa loreekin urrindutako koko olioaren usaina. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 51. orr.
Goizean, gauerako etxeko soinekoz jantzirik sartzen zen, irribarrez, ordurako usain gozoz urrindua, eta atetik galdetzen zuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 344. orr.
-Zuhaitz horren azpian, almizklez urrindutako ur ontzi bat dagoela, eta beste ontzi bat bete ardo. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 257. orr.
Zeta zuriko durbante bat jantzi zuen, eta handik ile mataza tindatu eta urrindua zerion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.
Oso pinpirin eta urrindu ibiltzen baitzen beti. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 32. orr.
Sokratesek zigea edan zuen eta pixa-kaka urrintzen zuen Sirakusa auzoko harrobi baten zokoan burua ebaki ziguten Demostena eta bioi. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 148. orr.