Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
urrindatu, urrinda, urrindatzen 1 du ad lurrindu. ik urrineztatu.
Eta agindu zien herrena intsentsuz urrindatzeko eta arrosa urez igurzteko. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 92. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Ohar zaitezte, adiskideak, zeinen anker jokatu zuen Jaungoikoak nirekin, Lakatos urrindatu hura jarri zidanean trebes nire bidean pasatu behar nuen lehenbiziko bidagurutzean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 39. orr.
Baina harritua nintzen ikusiz nola nire maiteak bat-batean zirimola urrindatu baten itxura hartu zuen (zirimola sedukzioz betea). Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 167. orr.