Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

urrin1 1 iz usaina; usain ona. ik lurrin.

Lore baten urrinarekin egunetan eta egunetan ametsetan aritzea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 22. orr.

Giroa kargatuz zihoan lehen porroen urrinekin.     «Kuskue tanden», 2004 - 18. orr.

Nire parean jartzean, gorputz garbitu berriaren urrina tabako usainari korapilatu zitzaion salan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Ogi egin berriaren urrinak sudur mazelak kilikatu zizkion eta gosea nabaritu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 54. orr.

Mugurdiek beren urrina gehitzen zioten usain garbi horri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

Hezetasuna motelagoa zen, halako ibai usain belaxka bat, hondarretan lokarturiko ur epelaren urrina.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Belaunikatu nintzen iluntasunaren errezelaren azpian, horditzen ninduen urrinak inguraturik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 112. orr.

Urrin ia ezin atzemanezko bat, hain zaharra non bai baitzirudien usain baten arima zela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 197. orr.

Ez margoek ez urrinek, ezin naute jadanik engainatu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 52. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hark landa usain osasuntsua zekarren merkatuko urrin txarren artera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 194. orr.

Murtutseneko inguruetan gaitzeko urrin tzarra zegoen eta pietunak sudurra tapatu zuen mokanesarekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 149. orr.

Belar errearen urrin arina dabil airean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 72. orr.

Non-nahi urrin azkarra aditzen zen, usain mingotsa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 131. orr.

Urrin iraunkorra zen, larruazalari zeta finaren antzera itsasten zitzaiona, arrain sunda bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

Katu-gernuaren urrin mina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 31. orr.

Bere inguruko barazkien usain freskoak, azenarioen urrin sarkorrak asaldatu egiten zuten konortegabetzeraino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

Geltoki berriko obrari egur hezearen urrin sakona dario.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 284. orr.

Urrutiko loreen urrin goxoa sumatu zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 88. orr.

Bestearen existentzian sartuko, existentziaren urrin goxo-goxoa eta astuna darien mukositate gorrietan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 173. orr.

Gantz sunda zerion, haragi onaren urrin geza.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 210. orr.

Lasaitasuna berehala desagartzen da, haren lekua urrin ezagun baten usainak hartuta.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 147. orr.

Hats kiratsu bat hedatzen zen, zur usaintsuen eta lore atsituen urrin zakarrez kargaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

Haizeak urdaitegiaren urrin koipetsu hura eraman zuen haren arropetatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 123. orr.

Limbourg gaztaren hilzoriko urrin samin mingotsak iritsi zitzaizkien hiru andreei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 326. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gazte denboran, Afifi anderea urrin saltzaile batekin ezkondu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 36. orr.

Mota guztietako perfumez osaturiko urrin-hodeiak helarazi zizkioten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 239. orr.

Haren besazpiak, eskuak, lepoaldea, urrin jario ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.

Umetango egun urrunetan, ordu umeletan batez ere, [...] nabarmendu egiten zen urrin-ortzadar anizkun hura.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 47. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Opil gozo beroa, lurrunarekin halako gurin urrin bat zabaltzen zuena. Espetxera eramango zaitut eta han berehala joango zaizkizu alkohol urrin horiek...!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

Ibaitik zikin, lokatz likits eta ustel urrina altxatzen zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Falta, orobat, Domingoren zurrunga etenak eta eme-urrin epela Ramonaren ohantzetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 111. orr.

Bide bazterrak papistaz beterik zeuden, leporaino armatuak, nornahi garbitzeko irrikan higanot urrina sumatu orduko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 157. orr.

Lokatz urrin motelak ondoko kaleetatik etorri eta haragi ustelen usainekin nahasten ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Lore-urrin xumeak hedatzen zaizkie gorputzen zoko ezkutuenetara.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

Zoko urrin likitsa darien lau murru hits hauen artean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 275. orr.

5 perfumea.

Hume Streeteko kantoira gerturatzean, urrin-usain handi bat nabaritu zuen airean eta neska gaztearen itxuraren azterketa bizkor bat egiten ahalegindu zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 80. orr.

-Ekarri kremak eta urrinak, eta itxi parkeko ateak, bainua hartu behar dut eta.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 176. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urrin berezia (4); urrin gazi (3); urrin gozoa (4)

pixa urrina (3); urrina zerien (3); urrina zerion (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus