Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
urrikigabe izond urrikirik ez duena.
Ez da ikusi [...] euskal punk ohi batzuk baino epaile zorrotz eta urrikigabeagorik. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 89. orr.
Herrestan zebilen, hala ikusten zen kartelean, desertu urrikigabe eguzki-erre batean barna. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 50. orr.
Zifra horien atzean, eta irain urrikigabeen gibelean, giza sofrikario latzen prezioa ezkutatzen zelako. Txillardegi «Putzu», 1999 - 230. orr.
Zerua urdina zen; itsasoa, eskuinetara, mugiezina, eguzkia, neure bizkarrean, urrikigabea. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.