Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina urrikia, adiskidantza eta amodioa berdin dira arrotz zure bihotzarentzat. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 103. orr.
Amodioaren segadarik arriskutsuenetariko bat den urriki amoltsua. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 395. orr.
Urriki sakon bat baino ez dut neure baitan sentitu. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 116. orr.
Ainitzek urriki haundia agertzen dute. Herria 2004-12-16
Askotan hil-beharrak gupida eske begiratzen zion morrosko hiltzaileari, beronek urrikirik gabe labana saihetsean sartzen ziolarik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 225. orr.
Bekatu arinak emaiten duen urriki gabeko erasia birtualak goxaturik, lokartzen naiz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 169. orr.
Urrikirik gabeko masakrea zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 190. orr.
Eta, ez geroko urrikirik izateko, ikusi nahi zintudan, buruz buru. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 186. orr.
Dohatsu urrikiz dabiltzanak, urrikalduko bainatzaie. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 7. orr.
Hiru ekintzaileek urrikiz begiratu zioten, historia honetan nonbait berak bezain arrotza eta bakartua zelako. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 58. orr.
Urrikiz so egin zidan, dakienak ez dakienari so egiten dion bezala. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 255. orr.
Orai urrikiz daude, horra heien penak. Herria 2005-05-26
Azkenean urrikizko barkamena sentitzen zuen neurekiko. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 40. orr.
Komeni da Estatua gobernatzen duenarengandik bihozberatasun, barkamen, urriki eta ongi nahizko egintzak maizago agertzea, zigortzekoak baino. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 136. orr.
Urrikia eskatzen dizuet. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 80. orr.
Une hartan azkenik gabeko urriki bat sortu zitzaidan ume dohakabe hauengana. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 170. orr.
Denek, amodio hutsak egiten ditugu eta berantegi urrikitan sartzen. Herria 2003-10-23
Gogaituta behatu zidaten, behakoaren urrikia egin zidatenek. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 139. orr.
Aurpegi ezezagunak, elkartasun eta urriki obratzaile direnak, goi-izpirituaren lekuko. Herria 2003-02-06
Hasian hasi, erran du ere ez duela urrikirik Jean-Pierre Raffarin deiturik gobernuburu karguan aintzina segitzerat. Herria 2004-05-06
Ez da beraz lotsatua Bayrou eta ez omen du urrikirik Frantziako itzuli luze horri hola plantaturik. Herria 2001-11-01
Ondo dago apala izatea, Estepan, baina historiak ez du urrikirik. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 65. orr.
Lan eginaz urriki dut baina probetxurikan ez. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 74. orr.
Urriki nuen ene andrea aipaturik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 17. orr.
Hori erran orduko, kasik urriki nuen hola mintzaturik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 156. orr.
Ene Jainkoa, nola urriki zaitudan! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 496. orr.
Haren jokabidea gaitzetsirik, presuna urrikiko nuke, eta zain egonen nintzateke, isilean, zorioneko aldaketa batek jende prestuen estimua itzul liezaion. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 58. orr.
Urrikiko nauzu hala ere, baldin zenbat sofritzen ari naizen hauteman ahal bazeneza.· Sophie maitea, urriki zakizkio zeure Cécileri, zeure Cécile gaixoari; zinez dohakabea da! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 441. orr.
urrikirik gabe (9)