Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bekaizkeriari Urrikalmendua kontrajartzen zaio komunzki. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 361. orr.
Aljerian ikasi nuen naski urrikalmendua, konpasioa, eta berdin ohargabean pentsatu sentimentu hori dela sufrimenduaren justifikazio bakarra. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 65. orr.
Nafarroako bi budista fededun entzun ditugu; budismoaren oinarriak maitasuna eta urrikalmendua zirela zioten; huntara heltzeko meditazioa zela bide bat. Herria 2004-10-21
Karitatea eta urrikalmendua bertze sentimendu guztien gainetik ipintzen zituela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 106. orr.
Bere lagunaren aldeko urrikalmendua eskatu zion Jainkoari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 28. orr.
Ez zien etxekoei penarik egin nahi, berak aski penarik iragan baitzuen hol-hola eta etxekoen urrikalmenduak oraino atsekabe gehiago sorraraziko baitzion. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 102. orr.
Urrikalmenduaren argiak eztitzen duen justizia. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 220. orr.
Emaztea begitantzen nuelarik karrikan barrena trofeo gisa biluzik, urrikalmendu handi batek hartzen ninduen, harrika eman baliote bezala. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 254. orr.
Edozoin gaizki egilek, den tzarrenak, merezi du beti errespetu eta urrikalmendu. Herria 2003-04-03
Izeba batek hartu zituen, urrikalmenduz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 192. orr.
Anaia batek bere arreba eriarenganako senti zezakeen urrikalmenduzko maitasuna. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 310. orr.
Hel daitekeela orobat urrikalmenduzko Jainkoa mendekuzko Jainko bilakatua den unea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 398. orr.
Katolikoen begietan debozio eta xamurtasunezkoak ziren malkoak, Hereseetan damu eta urrikalmenduzkoak baitziren. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 322. orr.
Alexandria, eskuperaturik, alferrik aritu zen Zesarri urrikalmendu eske. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 114. orr.
Orain gure aitak, amona aipatzen zuenean, "ene ama gaixoa" esaten zuen, eta maitasun eta urrikalmendu kutsu berezi batekin esaten zuen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 110. orr.